Asteburu honetan: Vichyssoise, porru eta patata zopa
Asteburu honetan: Vichyssoise, porru eta patata zopa –
Asteburu honetarako, egun hauetako euriak eta hotzak konbatitzen jarraitzeko porrusalda bero bat nahiago badugu ere, Vichyssoise-aren RZ dakarkizugu gaurkoan. Vichyssoise porru, tipula, patata eta esnegainez sukaldatutako plater hotz bat da. Frantziako gastronomian ohiko platera, Vichyssoise-aren jatorria zalantzazkoa da eta badaude frantsesa eta estatubatuarra dela esaten dutenak. Edonola ere, Louis Diatek, Lehen Mundu Gerra garaian New Yorkeko Ritz-Carltonean chef zena, ospetsu bilakatu zuen mundu osoan errezeta honekin. RZ erraza, parranda osterako, ama eta izeba datozenerako, eta ligatzen laguntzeko aproposa. Gozatu eta on egin! 🙂
…
Vichyssoise, porru eta patata zopa
…
Asteburu honetan: Vichyssoise, porru eta patata zopa
Osagaiak
Vichyssoise, porru eta patata zopa
Errezeta
- Eltze handi batean gurina eta porruak jarri eta hurbildu su eztira. Gatz pixka bat eman eta ezari-ezarian egiten utzi, porrua samurtu eta egin arte, baina gorritu gabe.
- Ura eta patatak bota gainera eta eduki egosten, patata egin arte, 20 minutuz edo. Sartu dena irabiagailu baten ontzian edo irabiagailuaren besoa sartu eltzean, bakoitzak nahi duen eran, eta indar handienean abiarazi, krema fin-fin bat lortu arte.
- Hoztu. Erabat hoztu denean, esnegain likidoa gehitu ”oso hotza hori ere”, eta nahasi ongi. Gatz puntua zuzendu, beste gatz pixka bat gehituz edo are piperbeltz eho berria, eta prest dago.
…
Kasu!
Hotza hartzen da!!! Konturatuko zinen dagoeneko baina badaezpada…
…
Akaso!
Alfred-ek Bruce Wayne-i Batman Returns filman vichyssoise RZ egin zionekoa…
Vichyssoise klasikoa RZ nola egin…
…
Errezeta gehiago…