[10 minututan] Urruneko ikaskuntzan aurrez aurre egoteko moduez
[10 minututan] Urruneko ikaskuntzan aurrez aurre egoteko moduez –
Hementxe gaude, gaur ere prest aurrez aurreko irakaskuntzatik urrunekora edo mistora urrats bat areago emateko. Orain arte urrats hauek landu ditugu: Plataforma edo LMS bat hautatzea, Plataforma horietan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko moduak eta tresnak. Sekuentzia didaktiko horiek aberasteko estrategia ezberdinak izango ditugu hizpide: nola grabatu geure azalpenak eta haiei galderak nola erantsi, ikasleek ikusi/ulertu izanaren jarraipena egiteko. Zer landuko dugu gaur? Ba, gaur une sinkronoetarako plataforma bat hautatuko dugu.
Jarri kaskoak eta entzun!…
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus