Unibertsoaren jaiotza ezagutzetik gero eta hurbilago

unibertsoaren jaiotza

Unibertsoaren jaiotza ezagutzetik gero eta hurbilago
Supernoba baten irudia. CC-by:NASA

Unibertsoaren jaiotza ezagutzetik gero eta hurbilago gaude… Izar masibo bezala ezagutzen dira geure Eguzkiaren masa, gutxienez, zortzi aldiz gainditzen dituzten izarrak. Hauek, hil-hurren daudenean, eztanda ikaragarri batekin bukatzen dute beraien bizitza; Supernoba deitzen zaio leherketa nabar horri eta, horrelako bi aurkitu ditu Kaliforniako Unibertsitateko Jeff Cooke astronomoaren taldeak. Ez edozelakoak gainera: Historian aurkitutako bi supernoba zaharrenak dira, 11.000 milioi urterekin.Unibertsoaren tamaina ikaragarria dela eta, milaka urteren atzerapenarekin jasotzen dugu izar askoren argia. Aurkitu berri dituzten supernoba hauek duela milaka eta milaka mende desagertu ziren baina, orain, 2009. urtean, hurbiltzen gaituzte kosmosaren sorreraren ezagutzara. “Unibertsoa jaio eta gutxira sortutako izarrak gaude ikusten”, esan du Cooke doktoreak, aurkikuntzak merezi duen garrantzia emanez.

Unibertsoaren jaiotza ezagutzetik gero eta hurbilagoTeknika berria erabili du Kaliforniako lan taldeak eta, honi esker, hilzorian dauden izar gehiago aurkitu ahal izango dituzte aurrerantzean. “Galaxien eta Lurraren moduko planeten eraketaz gehiago jakiteko balioko digu teknika berritzaile honek”, ziurtatzen dute astronomoek, gaur, Nature aldizkariak argitaratu duen artikuluan.

Gaurko artikuluan adierazten duten bezala 11.000 milioi urte dituzte bi supernoba hauek; orain arte aurkitutako zaharrenak 6.000 milioi urte baino ez zituzten, erdia ia ia. Datu honi gehitu behar zaio Unibertsoak 13.700 milioi urte dituela, alegia, bere lehen urratsak ezagutzen ari garela.

Lan neketsu bezain emankorra

Unibertsoaren jaiotza ezagutzetik gero eta hurbilagoGogorra eta luzea da astronomoen lana eta, Cooke doktorearen teknikak nekezak ere bai. Hala ere, emankorrak direnik ezin ukatu: Iaz, 11.400 milioi urte zituzten galaxiak aurkitu zituen.

Kaliforniako astronomoak, Eguzkiaren masa 50 -100 aldiz  gainditzen dituzten izarrak estudiatzen ditu. Hil aurretik egozten duten argiak laguntzen dio supernobak aurkitzen. Garai desberdinetako toki bereko argazkiak konparatzen egiten du behar doktoreak: argi distira txikiena ere supernoba berri bat izan daiteke.

Honela, Cooke-k, urte osoko argazkiak aurreko urteetakoekin konparatzen eman ditu azken hilabeteak: “Argazki guztiak horma-irudi handi batean batzen badituzu, Unibertsoko argirik ahulena ere ikus dezakezu; argazki kamara bateko obturadorea ordu luzez zabalik utziko bazenu bezala”. Hawaiin dauden Keck teleskopioa eta teleskopio franko-kanadarraren irudiekin egin dute lan astronomoek.

Unibertsoaren jaiotza ezagutzetik gero eta hurbilago

* 2009-7-09  argitaratua

Kazetaria.