Zer egingo zenuke zuk?

Zer egingo zenuke zuk? –

MzA2Nw==

Noski, galdetzen hasiko bagina gehienek esango lukete eskaleari lagunduko lioketela, baina benetako kasu baten aurrean, asko ez lirateke laguntzen geratuko.

Hori da What woyld you do?” ABC telebista kate amerikarreko programak frogan jartzen duena. Ezkutuko kamerak eta aktoreak erabiliz, bidezkoak edo zuzenak ez diren egoeren aurrean jartzen dute jendea, gertatzen ari denean esku hartzen dutenetz ikusteko.

Klase bazterketa, arrazakeria edo itxuragatiko diskriminazioa bezalako portaeretan oinarritzen dira ezkutuko kamera gehienak. Kasu honetan, testuaren hasieran erabili dudan adibidea jartzen dute praktikan, eta hunkigarria den zerbait gertatzen da.

Gauza bera Euskal Herrian egingo bagenu, zuek uste jendeak lehenago erantzungo lukeela?

Youtuben saio mordoa aurki ditzakezue, musulmanen aurkako diskriminaziotik hasita, bere zaintzaileari oihuka eta irainka ari zaion ume jasangaitza arte.

Irudia | Gizon bat eskaleari laguntzen | zz | Creative Commons By SA   2010-08-08
Zer egingo zenuke zuk?