Txinak interneteko bilatzaile ofizial bat sortuko du

China Mobile konpainia estatalak eta Xinhua berri agentzia ofizialak interneteko bilatzaile txinatar ofizial bat sortuko dute, Xinhua agentziak iragarri duenez.

MzEwNQ==

Bi erakundeek sinaturiko itunak Searh Engine New Media International Communications izeneko enpresa berri baten sorrera aurreikusten du. Zhou Xinsheg, Xinhua agentziako presidenteordeak azaldu duenez, Interneteko bilatzaile aitzindari bat sortzea izango da enpresa berri honen xede nagusia, nahiz eta Interneten, bitarteko inprimatuetan eta iragarkien sektorean beste zenbait negozio garatzen ere lan egingo duten.

Bilatzaileek duten zeregina “egunetik egunera garrantzitsuagoa” dela “informazioaren hedapenean eta honek iritzi publikoarengan duen eraginean” azpimarratu nahi izan zuen Xinshegek akordioaren sinatze ekitaldian. Gaineratu zuen enpresa berri hau “bere segurtasun informatikoa eta komunikabide berrien garapen sano eta txukun bat lortzeko Txina egiten ari den ahaleginen adierazle” dela.

Oraindik ez dute adierazi ez noiz sortuko duten bilatzaile berri hau ez zenbat diru inbertituko duten proiektuan. 420 milioi internet erabiltzaile ditu Txinak, Txinako Interneteko Informazio zentroaren arabera.

Irudia | Beijingo ziber-taberna bat | bbcworldservice | Creative Commons By SA
bilatzaileak, Internet, txina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude