Donostiako Udalak babes ekonomiko nabarmena ematen die zezenketei

MzEwMw==

Auzia pil-pilean dago Kataluinako Parlamentuan 2012tik aurrera zezenketak abolitzeko erabakia hartu zenetik. Zezenen hilketak geldiarazteko erabakia “moderno, ausart eta etikoa” da Eguzkiren ustetan eta kataluinarren gehiengoaren iritzia islatzen du, Legegintza-ekimen Popularrak sustatu baitzuen bere garaian.

Eguzkiren hitzetan, animaliek tortura ez pairatzeko duten eskubidearen aldeko jarrera honek talka egiten du Donostiako Udalaren asmoarekin. Izan ere, Aste Nagusian 50 zezenen heriotza eragiten duen ikuskizuna antolatu eta ekonomikoki laguntzen du udalak.

Ez dezagun ahantzi 21 milioi euro gastatu zirela alkatearen hitzetan hiritarrei muxutruk atera behar zitzaien Ilunbeko Zezen Plazaren eraikuntzan; auzitegien arabera, lurren birkalifikazio interesatuak eta legez kanpoko ebakialdiak egon ziren prozesuan. Eta dena proiektuaren aurkako hiritarren 16.000 sinadurari bizkar emanez egin zen.

Donostiako Udalak zezenketei babes ekonomiko nabarmena ematen diela erakutsi du Eguzki Elkarteak. Izan ere, Ingurugiroaren Aholkularitza Kontseiluak ikuskizun odotsua festetatik ezeztatzeko egin zuen adierazpenari muzin egin eta, zezenketak Aste Nagusiko Egitarau Ofizialean iraunarazi ditu. Gainera, kirol ikuskizunetan udalari 23.850 euro eta sarreren salmentaren irabazien %10a ordaintzen zaion arren, kopuru honen erdia ere ez zaie eskatzen zezenketen antolatzaileei eta hiriko faroletan ikuskizun odoltsua dohainik iragar dezaten ere uzten zaie.

Irudia | Odolatuak. odolostia 2016 | Eguzki | Creative Commons By SA

kazetaria-edo