Traolaren erabilera egokia sare sozial bakoitzean

Traolaren erabilera egokia sare sozial bakoitzean –

Traolak twitter sare sozialak sortu zituen eta gaur egun sare sozial guztietan hedatu diren arren, bakoitzak bere ezaugarriak ditu hauek egoki erabiltzeko orduan.

Traolaren erabilera egokia sare sozial bakoitzeanBaina ezer baino lehen, traola definitu dezagun. Traola bat etiketa bat da, gai baten inguruko edukia sarean multzokatzeko etiketa mota. Traolarekin gure edukia nolabait antolatu dezakegu, eta era berean erabiltzaileek gai bati buruz bilatzen dutenean gure edukia ikustarazi. #SareSozialak duzue adibide bat, eduki bati traola hau gehitzen badiot, sare sozialei buruz ari naizela aipatzeaz gain, gai honi buruzko interesa duen oro, nire edukia erraz aurkitu ahal izango du. Traolan klikatuz gero, gaiari buruzko eduki gehiago aurkitu ahal izango du ere.

Lehenago esan bezala, egun, traolak edozein sare sozialetan erabiltzen dira. Baina zein gomendio jarraitu behar ditugu hauek erabiltzeko orduan? Sare sozial guztietan modu berean erabili behar al dira? Sare sozial erabilien ezaugarriak kontutan izanik, galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara jarraian.

.

Twitter: traola gutxi erabilita interakzioa handiagoa da

Argitalpenetan traolak gehitzeak interakzioa %50ean igotzen du. Interakzioa bertxiokatzea, erantzutea, edo gustuko dut botoia sakatzea da, eta badirudi traolak erabilita erabiltzaileek gehiagotan klikatzen dutela aukera hauetako batean.

Baina kontuz, pasa gabe! Izan ere, traola gehiegi jartzeak ere %17an jaitsi dezake interakzioa. Beraz, txio bakoitzean gehienez 3 traola erabiltzea da muga. Hori dela eta, argi ibili traola kopuruarekin!

.

Facebook: badirudi ez duela ezertarako balio

Egia da gaur egun posible dela Facebooken traolak erabiltzea, baina erabilera ez da oso gomendagarria. Badirudi, beti ere ikerketa ezberdinen emaitzak aztertuta, traolak dituzten edukiek, edo hauen gabezia dutenen artean ez dela alde gehiegirik sumatu. Ikerketaren ondorioz, traolak erabiltzeak ez du ezertan laguntzen, beraz, zertarako erabili?

Facebooken traolen erabilera nahiko berria dela esan genezake, oraindik erabiltzaile dexentek traola erabili daitekeela ez dakite ere. Beraz, nork daki, agian denbora kontua izan daiteke.

.

Instagram: traola asko eta aldatuz!

Instagramen kasua oso berezia da, sare sozial honetan guztiz gomendagarria da traolak erabiltzea. Are gehiago, badirudi geroz eta traola gehiago orduan eta bisita gehiago izango dituela zure edukiak.

Dena den, 10 traola inguru erabiltzea da gomendioa. Traola horiek edukira egokitzea gomendatzen da, orokorra alde batera utziz eta ahalik eta gehien zehaztasunera joaz. Eta kokapena aipatzea ere oso interesgarria da, lekuen traolak oso bisitatuak baitira!

Traolaren erabilera egokia Traolaren erabilera egokia Traolaren erabilera egokia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.