Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat

Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ –

Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin duteGaur eman dute ekimenaren berri, Asteasun, eta bertan izan dira Pili Legarra, Asteasuko alkatea, Tolosaldea Garatzeneko udalerria,  Leire Ferro Leturia, Elhuyarreko teknikaria eta Bizilabeko Sugaar Zapirain eta Aizpea Lasa gazteak.

Otsailaren 11n, ospatu den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apaindu dituzte Tolosaldeko 34 saltokik. Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Guztira 12 emakume omenduko dira. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Horretarako, besteak beste, saltoki hauetan hainbat eskuorri banatuko dira, emakumeen ilustrazio eta aurkikuntzen laburpenekin.

Horrez gain, Bizilabe Tolosaldeako gazteek, Euskal Herriko gainerako Bizilabeetako gazteekin batera, COVID-19 egoerara egokitu eta hainbat ikus-entzunezko egin dituzte. Haietan, emakumearen istorioa aurkeztu eta bere ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentua egin dute. Gainera, esperimentu hauek egiteko gonbita luzatu dute, behar diren materialak eta pausuak ongi azalduz.  Pandemia gabeko urtean, saltokietan bertan egingo lituzkete esperimentuak.

Hauexek dira #O11erakusleihoak  ekimenean parte hartu duten saltokiak:

 

Alegia

  • Aikur

Asteasu

  • Coviran Asteasu
  • Javier Iraola Harategia
  • Aneli Ile Apaindegia Eta Estetika
  • Mattin
  • Ana Sarasua Farmazia
  • Axun Ileapaindegia

Irura

  • Bakarne Arrue
  • XARE okindegia
  • Attonaren Denda

Tolosa

  • Dandaka
  • Pasteleria Ibañez Gozona
  • Ubel
  • Xarma
  • Electrodomesticos Beotibar
  • Ipar Roller
  • Muñazabal
  • Josune Ileapaindegia
  • Imanna
  • Taller Merceria Karmele
  • Aralart Decoracion
  • Merceria Karmele
  • Berezi Tallas Especiales
  • Dentieder
  • Itsasargi Congelados
  • Mikel Altzariak
  • Kirei
  • Lenceria Ross
  • Zunzu

Villabona

  • Farmazia Berria
  • Basajaun Liburudenda
  • Garintza Mertzeria
  • Galerías M.J
  • Ifni

Parte hartu duten saltoki horiek Bizilaberen Otsailaren 11ren webgunean daude ikusgai. Tolosaldeko mapan kokatuta ere ikus daitezke saltokiak; horietan klik eginez, erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakume ikertzailea zein den ikusteko aukera dago.

Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Zer duzu buruan “Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat”-ri buruz

  • Badira emakume zientzialari batzuk beraien ikerketak gomendatuko nituzkeenak,adibidez: Helena Cronin