Telefonoz hitz egiten dudanean (zelulek entzun egiten dute!)

Banekien haserretu egiten nintzela, telefonoz  harako hura edo bestea leporatzen zidalako norbaitek. Poztu ere bai, notizia on bat ematen zidatenean. Eguneroko kontuetarako erabiltzen nuen bestela. Noiz geratu eta non, zita bat zarratzeko, edo zer moduz zebilen galdetzeko.

Telefonorik ez genuenean ez genuen halako beharrik izaten. Beste modu batetara egingo genituen gauzak. Orain aldiz, Alber Vazquezek esango lukeen bezala, morrontza kontuak arrazoi hartuta, han ibiltzen gara, sakelekotik ezin askatu.

Esan bezala, haserretu eta poztu egiten gaituzte sakelektik esaten dizkigutenek. Informatu egiten gara zenbaitetan eta baita denborapasarako usatu ere. Gogaikarria zaigu gehienetan eta menpeko gara ia beti.

Hori diogu guk, baina begira nola mugitzen diren gure zelulak telefonoz hitz egiten duzuenean.