Telefono konpainiak eta euskara: denak ez dira berdin

Izan ere, konpainia guztiek ez dute berdin jokatzen euskararekin. Adibidez, Euskaltelek defektuz ele biz bidaltzen du faktura, batzuek euskaraz jasotzeko aukera ematen dute, eta beste batzuek ezta hori ere. Zerrenda honetan ikus ditzakezu Landerri esker bildutako datuak.

Ikus zerrenda.

Telefono konpainiak eta euskara: denak ez dira berdin

Irudia | Telefono konpainiak eta euskara: denak ez dira berdin | Ezezaguna | Creative Commons By SA

3 pentsamendu “Telefono konpainiak eta euskara: denak ez dira berdin”-ri buruz

  • Telefono konpainia guztiak ez dira berdinak, ez horixe. Agian okerrena EROSKI MOVIL da. EUSKAL HERRIKO BERTAKO ENPRESA IZANAGATIK, EZ DAGO MODURIK HAIENGANDIK FAKTURAK EUSKARAZ JASOTZEKO. Erdara huts-hutsean bidaltzen dituzte!!! Ahots-buzoia ere erdaraz erabiltzeko beste aukerarik ez dute ematen. Fakturarekin batera bidaltzen dituzten propagandak, abisuak eta bestelakoak ere erdara hutsean bidaltzen dituzte. Hainbat bider eta bide desberdinez eskatu diet egoera zuzentzeko…, azkenean gogaituta euren bezero izateari utzi diot abenduan…

  • Nik Movistar-ekoei Zaldieroren zinta hau bidali nien. Horixe baita deitzen diezunean gertatzen dena euskaraz egin nahi baduzu.
    Ona da gero zinta hori!
    Noski, ez zidaten erantzun. Ulertu zuten?

  • Pello Andrearriaga 2011-01-16 17:25

    Joan den ostiralean bertan niri Vodafonekin gertatu zitzaidana: Vodafoneko zerbitzuak euskaraz jasotzeko aukera ematen dute eta hala eskatuz gero zuk berriro aldatu arte honela hartuko zaituzte. Deitu eta ditxosozko zinta atera zen euskaraz pixka bat itxaroteko esanez, momentura emakume batek españolez erantzun zidan, nik berriz euskarazko zerbitzua neukala eta hala nahi nuela, ba, “hemen ez dago momentuan inor euskaraz dakienik, beraz, nahi baduzu berandugo deitu edo niri esan” Euskaldunolk beti bezela 2. mailakoak.