Teknologia berriak kirolean, lagun ala etsai?

Teknologia berriak kirolean, lagun ala etsai?

Teknologia berriak kirolean, lagun ala etsai?Teknologia berriak, smartphoneetako aplikazioak eta jarduera neurtzeko gailuak, eguneroko bizitzako jardueran eta kirolean txertatzen ari dira gero eta gehiago. Smartphoneetako aplikazioak eta mota guztietako gailuak eskuragarri ditu edonork kirol jardueran egiten dituen kilometro kopurua neurtzeko, erretzen dituen kaloriak zenbatzeko edo egindako ibilbideak mapa batean markatzeko.

UEUren Udako Ikastaro honetan ondoko galderei erantzun nahi diegu: Zein eragin dute aplikazio eta gailu hauek kirolarien jardunean? Zein eragin dute motibazioan? Zein erabilpen izan dezakete etorkizunean? Aldaketarik ekar al lezake gizarte aktiboago bat sortzeko? Galdera horiek eta beste batzuk erantzuten saiatuko gara ikastaroan, gailu eta aplikazioak ezagutu eta praktikan probatuz.

Ikastaroa Eibarren egingo da, ekainaren 29tik uztailaren 1era. Matrikula zabalik dago.

 

Argazkia: http://ow.ly/OayG0

Teknologia berriak kirolean, lagun ala etsai?

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)