Teknologia Berriak
Teknologia Berriak –
Gaur egungo teknologiak gazteen arteko harremanetan lagundu izan du, baina nolabaiteko kalteak edo arriskuak ere sortu ditu.
Alde batetik, teknologia berri honi esker, oso urrun bizi den lagun batekin komunikatu ahal izateko aukera dugu. Horrek, harremana galtzeko arriskua saihesten du. Baita lanaren ondorioz beste leku batera joateko beharra edukiz gero, gure familiarekin edo lagunekin harremanetan egoteko aukera ere eskaintzen digu.Horrez gain, ezagutzen ez dugun pertsonekin hitz egiteko erreztasuna ematen digu.
Aitzitik, teknologia berria ez da dena abantailak, desabantailak ere baditu, harreman faltsuak sorrarazten ditu. Hau da, edozein pertsonekin hitz egiteko ahalmena ematen digunez, gure hitzak edota pertsona horren argazkiak manipula ditzakegu. Beraz, cyberbulling-a egoteko arriskua sortzen du. Adibidez, sare sozialetara igotzeko argazkiak edonork ikusi, gorde eta manipulatu ahal ditu, baita mehatxu moduan erabili ere.
Hortaz aparte, gazteen arteko harremanetan ere kaltetzen du. Hainbatetan ikusi izan dut, gazteek haien artean telefonoz hitz egiten, bata bestearen alboan egonda! Edota sare sozialen bidez norbait ezagutu, baina pertsona hori ez da berak esandakoa. Hortaz, pertsona horrekin geratuz gero, hainbat ondorio txar ekarriko dizkio.
Nire ikuspuntutik abiatuta, teknologia berriak desabantaila gehiago ditu abantailak baino. Nire ustez, teknologiaren gabeziarekin, benetako lagunak egiteko aukera gehiago izango genituzke eta edozein motatako arriskurik gabe.
Beraz, teknologia alde batera utzi eta antzinean egiten zen moduan komunikatu jendearekin!
[…] Glogster hau burutzeko, hainbat blogetako artikuluak erabili dira, hala nola, “Nagiak izan behar dugu: teknologiaren erabilerak sinplea izan behar du“, “Hezkuntza metodologia aktiboen formazio ibilbidearen diseinu eta garapenean ari da” eta “Teknologia berriak“. […]