SEO posizionamendua hobetzeko 10 gako
SEO posizionamendua hobetzeko 10 gako –
Bada oraindik marka edota onlineko edukien posizionamendua berez egiten den zerbait dela uste duenik, baina norberak egin beharreko lana da, ondo egin beharreko lana. SEO-a baliodun edukia sortzea da, beharrizan edota arazo bat konponduko dizun web bat jomuga duena. Erabiltzaile batek egiten duen bilaketaren emaitza.
“Bilaketa-tresna optimizatzailea” litzateke SEO siglen esanahia euskaraz, Seo Search Optimization baita ingelesez eta behar beharrezkoa da honen inguruko oinarrizko ezagutza bat izatea posizionamendu egoki bat lortu nahi badugu. Baina, nola lortu? Hemen azalduko dizkizuet gako batzuk:
- Ezagutu zure erabiltzaileak
Zein da zure target-a? Norengana zuzentzen zara? Galdera hauei erantzun bat bilatzea da posizionamendu egoki bat izateko eman beharreko lehen pausoa, oso garrantzitsua baita sortzen dugun edukia kontsumitzaileen gustukoa izatea. Beraz, lehenik eta behin ikertu erabiltzaileak nortzuk diren. Horretarako tresna baliagarriak lirateke ondoko hauek: Google Keyword Tool eta Google Trends .
- Edukia planifikatu
Behin target-a ezagututa, horientzako egokiak diren eduki posibleekin frogak egitea tokatzen da. Horretarako, egutegi editorial bat egitea komeni da, egun bakoitzean zer eta non argitaratuko den argitzen duen programa bat alegia. Helburuak zehazten laguntzen du.
- Blog-a eguneratu
ZER? EZ DUZULA BLOG-IK? Ba beno, has zaitez bat sortzen, mesedez! Blog-ek loturak egiten laguntzen dute, jendeak elkarbanatuz gero eta gainera blog sarreretan beste batzuen estekak sartuz gero, marka indartzea eta gehiago posizionatzea lortzen da. Hori bai, blog bat sortuz gero, elikatu!
- Sare sozialetan sakondu
Egin frogak sare sozial ezberdinekin, ez geratu Twitter edota Facebook-en zurrunbiloan bueltaka, beste milaka daude, eta baliteke zure kasuan erabilgarriagoak izatea. Slideshare, LinkedIn eta Instagram sareak, adibidez, era erraz batean posizionatzen laguntzen dute. Egin igeri sarean!
- Ekimenetan parte hartu
Parte hartu beste blog batzuetan, sortu ekimen ezberdinak: menperatzen duzun gai baten inguruko Facebook talde bat, jende ezberdinak idatzi dezakeen blog bat, jardunaldietan eta abarretan parte hartu… Josi zure sarea!
- Sortu bideoak
Mota ezberdinetako bideoak sortu: tutorialak, esperientziak jasotzen dituztenak, elkarrizketak, Instagram-eko bideo labur edota GIF-ak… Igo YouTube edota beste sare sozial batzuetara (Facebook, Instagram…) eta landu posizionamendua. Erabiltzaileei asko gustatzen zaion eduki mota da.
- Erabiltzaileekiko interakzioa
Luzatu galderak zure sareetan, egin inkestak, laguntza eskatu edota eskaini. Egin aipamenak, bidali mezuak, baina beti ere intrusiboegia izan gabe. Modu horretan, jendearen parte hartzea lortuko duzu.
- Irudiak sortu
Berebiziko garrantzia du norbere irudiak sortzeak, egun gainera ez dago diseinatzaile baten beharrik Canva bezalako tresnei esker. Diseinatzailea bazara edota taldean bat baduzu askoz hobe, baina aipatutako tresna horrekin gauza ederrak egin daitezke modu erraz batean.
- Transmedia
Sortzen duzun eduki ezberdina leku ezberdinetan elkarbanatu, hau da: YouTube-ra bideo bat igotzean Twitter bidez elkarbanatu, zure blog-ean txertatu, Instagram Stories-en argitaratu… Zabaldu ezazu zure edukia eta esteka horri bisitak egitea erraztu.
- Kalitatea eta kantitatea
Balantzan jarri beharreko kontzeptuak dira: hobe da kalitatezko eduki gutxi sortzea, kalitaterik gabeko eduki asko barik. Beraz, ondo pentsatu zerbait argitaratu aurretik, posizionatuta egotekotan kalitatezko mamiagatik izan dadila.
.