Saskia app, erosketak egiteko aplikazioa

Saskia app

Mandatuak, errekaduak, enkarguak, erosketak non apuntatu ez dakizula, erosi beharrekoen zerrenda etxean ahaztu duzula, azken orduan pisu-kideak zer eskatu dizun ez duzula gogoratzen edo etxean gosaltzeko galleta nahikoa dituzun ez dakizula…

Saskia,  erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan  lagungarri izango duzu.

Euskara hutsez  eginiko aplikazioa da. Ez dakizula “lentejak” nola diren euskaraz, Saskiak euskarazko ordaina emango dizu..

Nahi izanez gero zure erosketa zerrendan gauzak gehitu edo kentzeko aukera eman diezaiokezu nahi duzunari.

Kontuak txukun-txukun egingo dizkizu, mingaina ez duzu luzatu beharko kontuak ateratzeko. Eta Armairuan gordeta daukazunaren berri emango dizu instante batean.

Akabo paper zatiak, blok txikiak, buruko ariketak, hozkailu zerrendak, ahaztutakoak… Saskiak lana erraztuko dizu.

Sakelakoetarako eta tabletetarako Saskia aplikazioa egin du Artez Euskara Zerbitzuak Akting ingeniaritzaren laguntzarekin. Erosketetako zerrendak egiten laguntzeko aplikazioa da Saskia, baina beste hainbat funtzionalitate ere baditu: Zerrendak elkarbanatzeko aukera ematen du, lagun bat baino gehiagoren artean osatzeko, etxeko armairuan dugunaren kontrola ematen laguntzen du, baita egindako erosketen  kontuak ikusteko ere.

Euskara hutsez eginiko aplikazio hau bi gauzek egiten dute berezi:

  •  Aplikazio praktikoa eta lagungarria da.. Beste hizkuntzatan dauden antzeko aplikazioetan  ordainpeko bertsioan bakarrik dauden hainbat funtzionalitate doan eskaintzen ditu Saskia.app-k.
  •  Erosleak euskaraz erosteko motibatzea eta trebatzea lortzen lagundu nahi du, produktu zerrenda auto-osagarria da eta  gaztelaniaz idaztean euskarazko ordaina ematen du.

Saskia app Ezaugarriak:

  • Erabiltzeko erraza eta arina.
  • Erosketa zerrenda norberarena eta elkarbanatua, armairuaren kontrola, kontuak..
  • Nahi beste erosketa zerrenda
  •  Produktuen zerrenda auto-osagarria
  • Ia 500 produktu  aurredefinituak, eta nahi beste gehitzeko aukerarekin
  • Gaztelaniazko produktuaren euskarazko ordaina
  • Erosketa zerrenda elkarbanatu lagunekin
  • Elkarbanatutako zerrendan lagunek produktuak gehitzeko aukera
  • Erosketen kontuak atera
  • Zerrendak berrerabiltzeko aukera
  • Armairuaren kontrola, zer dagoen, zer falta den

Aplikazioa  Google playn deskargagarri dago:

SASKIA aplikazioa

Saskia app, erosketak egiteko aplikazioa

Saskia,  erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan  lagungarri izango duzu. Saskia,  erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan  lagungarri izango duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude