Asteburu honetan: Patata frijituak (saltsa desberdinekin)

Patata frijituak (saltsa desberdinekin)

Asteburu honetarako, lehengo asteko arrautza frijituak laguntzeko patata frijituak eta saltsa desberdinak proposatzea pentsatu dugu, RZ erraz-erraza badakizu, eta . Garniziotzat jo daitekeen RZ hau, ia edozein plateren lagungarri izan daiteke, bere horretan ere, lagunekin partekatzeko bikain askoa.. Zein jaki ezagutzen duzu arrautza frijitu parea patata frijituekin baino goxoagorik? Gozatu eta on egin!

Patata frijituak (saltsa desberdinekin)

Patata frijituak

Argazkia: Dan Germain

Osagaiak:

  • 0,5 kg patata
  • oliba olioa
  • gatza

Saltsak egiteko:

  • maionesa pote bat
  • tipula erdi bat
  • tomate pote bat
  • 2 koilarakada modena ozpina
  • koilarakada bat “la vera”ko pipermin kehetua
  • azukrea
  • baratxuri buru bat
  • gorringo bat
  • piper hauts beltza

Patata frijituak (saltsa desberdinekin)

Errezeta:

  1. Lehenbizi patatak egiteko, hauek zuritu, gustuko den eran moztu eta uretan gorde behar dira. Gopor edo bol batean adibidez.
  2. Kazola edo zartagi batean, patatak estaltzeko haina olio berotzen jarri.
  3. Olioa kea botatzen hasten den momentuan, patatak bertara igaro. (Aurretik ondo lehortuta eta gatzatuta).
  4. Hasieran patatak oliotan mugitu itsatsi ez daitezen. Olioaren tenperatura ertain- altuan mantendu eta hurraren kolore marroixka hartzen duten arte bertan eduki.
  5. Sukalde paper baten gainera atera gehiegizko olioa xukatzeko

Saltsak:

Tipula maionesa egiteko, tipula erdia zati txikitan egin, oliba olio koilarakada bat gehitu eta maionesa potearekin batera turmixatekin irabiatu.

Braba delakoa egiteko, tomatea zartaginean egosi 20-30 minutuz erdira gutxitzen den arte eta orduan, pipermina, modena ozpina eta azukre koilarakada bat gehitu. Dena ongi nahasi eta listo.

Baratxuri krema egiteko, baratxuri burua labean erre 160º tan 30 minutuz. Erreta dagoenean, mami guztia atera eta gorringo gordinarekin nahasi eta joz,  krema bihurtu. Nahasketa honi maionesa koilarakada bat gehitu eta piper hauts beltz puntua eman.

Patata frijituak (saltsa desberdinekin)

Kasu!

Patatak uretan daudela, ura bera aldatzen joanez gero, berezko duten “fekula” (urari kolore zurixka ematen diona) galtzen joango da eta honela kraskatsuagoak izango dira frijitutakoan.

Frijitzeko, patataren tamaina garrantzi handikoa da. Oso lodi moztu ezkero, barrutik gordin geratzeko arriskua egondo da eta. Olioaren tenperatura kontrolatzea ere garrantzizkoa da. Gomendagarriena, 10etik 7-8ko neurrian izatea sua.

Gozatu eta on egin!

Patata frijituak (saltsa desberdinekin)

Errezeta gehiago…

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Banana split

Patata frijituak (saltsa desberdinekin)

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!