A Capella, ahotsaren melodia armoniko zoragarri horiek [bideoak]

A Capella, ahotsaren melodia armoniko zoragarri horiek –

A Capella, ahotsaren melodia armoniko zoragarri horiekJatorria musika erlijiosoan dauka A cappellak, italieraz “Kaperan egiten den moduan” edo “Kapera eran” esan nahi du eta kantu gregorianoa, Gospel-a, Doo wop, eta historia luzea dauka. Gaur egun modan dagoela esan genezake, pitch perfect bezalako filmak direla, beherago ikusi dezakezuen Pentatonix taldeak izan duen arrakasta (hauen youtube-ko Hallelujah abestiaren bideoak 500+ milioi bisita ditu eta Daft Punk abestiarenak 233 milioi!!!) eta beatbox-ak gazteen artean duen arrakasta ere aipatu genezake adibide gisa. Euskal Herrian Golden Apple Quartet ia aspertzeraino entzun genuen nonnahi duela urte batzuk, eta gaur egun ere bada talde arrakastatsurik Demode Quartet adibide edo kantapelako bideoak. Koral, koru, otxote eta kuadrilak geitzen baditugu a cappella beti egon dela modan ere esan genezake, Euskal Herrian eta mundu osoan.

Hona hemen aipatutako, neure gustoko eta ia mitiko diren a cappella talde eta abesti sorta:

  • Silos-eko kantu Gregorianoa

  • Bobby McFerrinDon’t Worry Be Happy” – Dimentsio berria eman zion Bobby McFerrin-ek instrumenturik gabeko kantaerari abesti zoragarri honekin. Oraindik ere bada abesti honetan Bobby McFerrin-en ahotsa ez besterik entzuten dela konturatzen ez denik…

  • Flying Pickets  “Only You”

  • Neri Per Caso  “Le Ragazze”

  • Take Six  “Mary

Euskal Herrian ere badugu eta izan dugu instrumenturik gabe abestu eta gozatzeko tradizioa, hemen gogoratu eta ezagutzeko adbideak:

  • Golden Apple Quartet  “El menú”

  • Demode Quartet  “Aitormena”

  • Kantapela: Xendarineko ahizpak

https://www.kanaldude.tv/Kantapela%C2%A0-Xendarineko-ahizpak_v2606.html

  • Bilbotarrak “Boga Boga”

Hau baina kanta eder eta giro hoberik?

Euskal parentisiaren ondoren jarrai dezagun a cappella bidaia…

  • Boys 2 Men  “In The Still Of The Night”

  • Rockapella  “The Lion Sleeps Tonigh”

  • Pentatonix “Halleluja” eta “Daft Punk”

Esan bezala youtube-ko Hallelujah abestiaren bideoak 128 milioi bisita ditu eta Daft Punk abestiarenak 233 milioi!!! Texas-ekoak dira, The Sing-Off  NBC katearen programan egin ziren ezagun, Sony-rekin kontratua lortuz. 2015 eta 2016an Grammy-a lortuak.

Beatbox

EXTRA

Jimmy FallonThe Tonight Show – The Roots & “Star Wars: The Force Awakens” casting

The Voca People

Vocal SAMPLING “Every breath you take”

Local Vocal – 90’s Dance acapella medley mix

Van Canto  “The Final Countdown”

A Capella, ahotsaren melodia armoniko zoragarri horiek

Zer duzu buruan “A Capella, ahotsaren melodia armoniko zoragarri horiek [bideoak]”-ri buruz