P2P deskargetara estekak eskaintzen dituzten webguneak legezkoak dira

SGAE gerra galtzen ari da pixkanaka. Oraingoan, Bartzelonako Auzitegiak P2P bidezko deskargak (musika, telesailak eta filmak batez ere) ahalbidetzen dituzten webguneetara estekak eskaintzen dituen web bat absolbitu du. Auzitegiaren arabera, erabiltzaileak deskargak eskaintzen dituzten webguneetara eramateak ez du Sinde Legea urratzen.

SGAEk indice-web.com webgunearen kontrako salaketa aurkeztu zuen honek P2P sareetan deskargak ahalbidetzen dituzten webguneetara estekak eskaintzen dituelako. Jabea duten edukiak zabaltzen zituela eta egile eskubiderik ordaintzen ez zituela salatzen zuen SGAEk. Horregatik, webgunea ixtea eta indemnizazio bat eskatzen zuen.

Webgune batek jabetza intelektualaren pean babestutako obren deskargak ahalbidetzen dituen beste webguneetara estekak eskaintzen baditu, hau da, eduki horiek ez badaude bere webgunean gordeta, baizik eta estekatzen dituen horietan, egile eskubideak urratzen ditu?

Merkataritza Auzitegiaren epaiaren arabera, indice-web.com webguneak eskaintzen zituen estekak “ez dute komunikazio publikoko ekintzarik egiten”, beraz absolbitu egin zuen. Baina SGAEk helegitea aurkeztu zuen eta Bartzelonako Auzitegiaren epai berriak berretsi du webgune batean estekak eskaintzea “ez dela artxiboa eskaintzea”, webguneak ez baitu artxiboa gordetzen eta, ondorioz, ez dituelako egile eskubideak urratzen. Hala dio epaiaren testuak:

“Concretamente, el recurso no cuestiona que en el sitio del demandado no se alojan los archivos que son objeto de las llamadas “descargas directas”. La dinámica en estos enlaces del sitio indice-web.com del demandado sería la de que, al pulsarlos, el usuario accedería a la página del servidor de gran capacidad (megaupload u otro) y, una vez allí, pulsando de nuevo, iniciaría la descarga del contenido interesado (…) Por tanto, la descarga del archivo se produce desde un sitio web diferente del sitio del demandado y el usuario puede advertirlo. Pese a su denominación, no se trata de descargas directas desde el sitio del enlace, sino que éste redirecciona – como se dice en la demanda – a otro distinto”.

Nola funtzionatzen dute P2P sareek?

P2P sareak (Peer-to-Peer ingelesez) mota guztietako artxiboen truke zuzena ahalbidetzen dute erabiltzaileen artean, bezero edota zerbitzari finkorik gabe; hau da, ordenagailu guztiek nodo gisa jokatzen dute, berdinetik berdinera, eta bezero eta zerbitzari gisa dihardute aldi berean.

 


Zer duzu buruan “P2P deskargetara estekak eskaintzen dituzten webguneak legezkoak dira”-ri buruz