Online bidezko marketing kanpaina batzuen barruak

 

Online bidezko marketing-a aipatzen denean, jende gehienak Facebook eta Twitterri pentsatzen du, baina hor daude ere blogak, Youtube, Linkedin eta Foursquare, besteak beste. Kanpaina arrakastatsu bat eramatea tresna hauen uztartzean datza, baita originaltasuna bilatzean ere. Beste batek egindakoa kopiatzeak ez du askorako balio. Eraginkortasun mugatua dauka, besteak beste gauza berririk ez duelako ekartzen.

Idatzi honetan sare sozialetan eta web 2.0n eramandako marketing kanpaina arrakastatsu batzuen azalpenak bildu ditut. Batzuetan originaltasuna da interesgarria, beste batzuetan, berriz, aipatutako tresna horiek nola uztartzen dituzten.

Twitter eta telebista

Joera hori dagoeneko sumatzen ari da gurean ere, eta litekeena da ikasturte honetan orokortzen joatea.

[vsw id=”Jc8TQppzORE” source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

 

‘Nike Football’ Facebook-eko kanpainaren barruak

Interesgarria da nola kanpaina honetan Nikek iragarkiaren exklusibitatea Facebook-i eman zion. Telebistan geroago jarri zuen. Kanpaina originala benetan, iragartze arruntetik parte hartzera gomitatzen duena.

[vsw id=”D2YXsk3Ey00″ source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

 

Daimlerreko langileen bloga

Hau, blogari edo blog arduradun guztien ametsa da, alegia, iruzkina hamarnaka kontatzea. Kasu honetan interesgarriak dira lagun honek aipatzen dituen arrakastaren giltzak.

[vsw id=”je9bJY_wtPM” source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

 

Cloverfield filmaren marketing birala

Egia erran, nik ez nuen kanpaina horren berri izan orain arte, baina dirudienez arrakastatsua izan da, eta filmari buruzko ikusmina sortzen lortu, du blog eta foroetan oinarrituz.

[vsw id=”27RFJ46Qb60″ source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

 

Volkswagen Passat LinkedIn Challenge

Kanpaina honek bideo horretan oinarritzen da, baina LinkedIn-en erabilera eraginkorraren aldekoa da. Umorea erabiliz Volkswagen-ek hori sustatzen du.

[vsw id=”m7TFcMWI-98″ source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

 

Etorkizuna

Ziur aski mugikorrek ez dute hori guztia bide erditik kenduko, baina litekeena da gero eta garrantzia gehiago hartzea. Zenbakiek hala diote, baina baita gure inguruan dauden jendeen ohitura berriak ere. Nik behintzat hori sumatu dut azkenaldian, nire hurbilekoen artean.

[vsw id=”GmxwxBRqcyc” source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

 

Iturria: http://www.simplyzesty.com

GAUZA AGERIA