Cristina Enea, parke sorgindua

cristinaenea

Trasistoria ekoiztetxean grabaketa ekipo berria dugu eta frogak egiten hasi gara. Donostiako estudiotik gertu badugu parke zoragarri bat, Cristina Enea du izena eta geure kamerak probatzeko eremu bikaina izan da beti. Lehenengo emaitza duzue ondokoa: Cristina Enea, parke sorgindua.

 

Bideoa irailaren lehenengo bi asteetan izan da grabatua Egia Auzoko Cristina Enea Parkean. Sorgindutako parkea bailitzan irudikatu dugu, bere eraikin (landare), bizilagun (animali) eta bisitari arrotzekin.

1979. urtean Guardia Zibilak protesta antinuklear batean hil zuen Gladys del Estal ekintzaile ekologistaren omenez ekoiztutako lana da.

Lan hau grabatzeko Canon EOS 60D argazki kamera digitala erabili dugu Tamron 17-50mm f/2.8 VC objektiboarekin. Beste zenbait tresna ere baliatu ditugu, hala nola traveling-ak egiteko Glidetrack SD sliderra, Velbon DV 7000 tripodea PH368 buruarekin eta Manfrotto Neotec Pro 685B monopodea.

Final Cut softwarearekin izan da editatua. Soinu banda Mattias Westlund-ek konposatutakoa da.

CC-BY-SA lizentzia librearekin argitaratu ditugu irudiok.

animaliak, Cristina-enea, dokumentala, Donostia, fauna, flora, gladys del estal, gladys enea, laburra, Landareak, natura, parke sorgindua, txokoak

8 pentsamendu “Cristina Enea, parke sorgindua”-ri buruz

  • Batzuk parke honi Gladis enea deitzen jarraitzen degu.

  • Zorionez edo zoritxarrez, ordea, parkearen izen ofiziala Cristina Enea da. Edonola ere, Gladys-i eskainitako lana duzu honakoa.

  • Bai, eta polita gainera bideoa, komentario bat besterik etzan.

  • Gotzon Aranburu 2011-09-13 20:11

    Kategoriako lana, besterik gabe. Dirutza balio ez duten tresnekin lan profesionala nola egin daitekeen erakusteko ezin hobea. Zorionak, Haritz eta talde osoari.

  • @IM Bai, bai… lasai. Eta eskerrik asko!
    @Gotzon Mila esker! Frogak egiten ari gara eta ekipoa gutxinaka hobetzen, gerora beste lan batzuetan aplikatzeko. Dena ondo badoa, aurki ikusiko dituzue beste emaitza batzuk! ๐Ÿ˜‰

  • Gotzon Aranburu 2011-09-13 20:37

    Diru pixkat biltzen badezue, eskuratu 85 F: 1,2 objetiboa. Izugarria da desenfoke efektuak egiteko. Animo eta erakutsi lan gehiago.

  • Eskerrik asko gomendioagatik. Begiratuko dut. Dena dela enfoke/desenfokeekin apur bat mozkortu naizelakoan nago (Cristina Eneako bideoan)… ๐Ÿ˜›

    Ni 50 mm f/1,8 an edo f/1,4an pentsatzen ari nintzen lagun baten gomendioz. Antza denez, emaitza oso onak ematen dituen plastiko puska merkea ๐Ÿ˜‰ http://www.the-digital-picture.com/Reviews/Canon-EF-50mm-f-1.8-II-Lens-Review.aspx

    Bestalde, tele baten falta handia somatzen dut, bideokameren zoom handietara ohituta.

    Poliki poliki!

  • Gladys izenari buruz: Herri mugimenduak Gladysi gorazarre egiteko izena aldatu nahi izan zion parkeari, litekeenez Cristina monarkiarekin lotzen zelako. Alabaina, izenaren jatorria jauregiaren jatorrizko jabearen emaztearen izena zen, hark parkeari zendutako emaztearen izena jarri baitzion.
    Gladysek badu bere tokia parkean, hala ere: Pasarela Gladys batetik, eta eskultura bestetik.
    Gladysen hiltzaile materialak etzuen kondena bete (urte tยดerdi eskasekoa izan arren); Hiltzaile politikoek ere etzuten ordaindu, are, hiltzaile materiala kondekoratu egin zuten (Jose Antonio Perez Sola PSOEko alkateak zehazki, nahiz gertakarien garaian PSOEk greba orokorrarekin bat egin, bere ohiko oportunismoa agertuz).
    Beraz, nire ustez izenak Cristina-enea behar du (jabearen emaztearen izena, hark agindu legez), eta Gladysek bere ohorezko tokia behar du bertan, herriak nahi bezala.

    http://biotzez.lacoctelera.net/post/2010/06/10/treinta-anos-del-asesinato-la-militante-ecologista-vasca

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude