Nola saihestu telefonoaren memoria gainezka egotea?
Nola saihestu telefonoaren memoria gainezka egotea? –
WhatsApp-a senide eta lagunekin harremanetan egoteko zerbitzu erabiliena da. Beraz, urtean zehar milaka bideo eta irudi jasotzen ditugu. Baina fitxategi horiek telefonoan pilatuta amaitzen dute.
Denok etengabe erabiltzen dugu. Ia edozer gauza partekatzeko eta egunero harremanetan egoteko aplikazio paregabea da, baina, egia esanez, bidaltzen dizkizuten argazkiekin edo bideoekin berehala betetzen zaigu memoria eta hori gorrotagarria da. Benetako zama da zure mugikorrarentzat, baina ez kezkatu, konponbidea badago. Zure telefono adimentsuak ez du zertan hil familia-taldean bidaltzen duten meme ziztrin horien erruz. Aplikazioaren garatzaileak gero eta kontzientziatuago daude arazo horretaz eta, horregatik, aukera ezberdinak sortzen joan dira arazoa konpondu ahal izateko.
1. Deskarga automatikoa desaktibatu
Sinple baina garrantzitsuenetik hasiko gara. Tamalez, Android daukaten pertsonek oraindik ezin dute “ez gorde artxiboak telefonoan” aukera hautatu, iOSek daukan bezala, baina beste hautabide batzuk dituzte. Hala ere, “artxiboen deskarga automatikoa desaktibatu” aukera badago, horrela, zuk aukeratzen dituzunak mugikorrean gordeko dira, hala eta guztiz ere, memoria pixka bat hartuko dute.
Deskarga automatikoa Android-en desaktibatu.
Horretarako, zure mugikorreko ‘Ezarpenetara’ eta gero ‘datuen erabilera’ra joan behar duzu eta hor deskarga automatikoa desaktibatu. Halaber, bakarrik wifi-arekin deskargatzeko aukera ere badaukazu, baina hobe da zirt edo zart egitea eta zuk nahi duzuna mugikorraren memorian gorde.
Deskarga automatikoa iOS-en desaktibatu.
Kasu honetan, iPhone daukaten pertsonentzat errazagoa da. Konfigurazio> Txat joan behar dute eta hor ‘Karretean gorde’ aukera desaktibatu.
2. Elkarrizketa ‘astunenak’ ezabatu
Arazo honekin amaitzeko duzun aukeretako bat aplikazioan bertan dago. Nahiz eta Androidentzat momentu honetan bakarrik ‘beta’ bertsioan egon, iOSen ez bezala, nola funtzionatzen duen azalduko dizut.
‘Ezarpen’etara, joan behar duzu eta bertan ‘Datuen erabilera eta Memoria’ atala bilatu eta hor dituzu, handienetik txikienera, une horretan dituzun elkarrizketa ‘astunenak’. Horretaz gain, bakoitzak zenbat pisatzen duen ikusi ahal duzu, baita pisu hori nola banatzen den ere.
Argi dago, multimedia-fitxategiek dute pisu handiena, baina gogokoak diren taldeak baldin badituzu horiek ere memoria betetzen dute. Amaitzeko, sistemak elkarrizketa batean dituzun argazkiak, mezuak edo informazio guztia ezabatzeko aukera ere ematen dizu. Androiden, berriz, WhatsApp karpetan daukazun guztia ezabatzeko aukera duzu karpeta-administratzailera joz.
3. Datuak ezabatu, azken irtenbidea
Oraindik ez bazaude %100 seguru, alde batetik, Androiden datu guztiak ezabatzeko aukera dago Doikuntza> Aplikazioak> Aplikazioak administratzea> WhatsApp-era jotzen baldin baduzu. Baina lasai egon, segurtasun-kopia eginez gero, zeneukan guztia berreskuratu ahal dezakezu. Hala ere, lehen egin duzunak ez du ezertarako balio zeren eta berriro lehen pisatzen zuena pisatuko baitu.
Beste alde batetik iPhone baduzu ez duzu aukera hau izango, beraz, aplikazioa ezabatu beharko zenuke, zeneukan guztia galduz, eta, ondoren, berriro instalatu, lehen zeneukan guztia berreskuratzeko aukerarekin.
4. Cleaner for WhatsApp eta Power Clean
Amaitzeko, WhatsAppeko artxiboek zure mugikorraren memoriarekin ez amaitzeko aplikazio bat gomendatzen dizut aplikazioaren barne-aukerek ez badizute balio.
Androidentzako: Cleaner for WhatsApp
Nahi edo behar ez dituzun artxiboak ezabatzen duen tresna da. WhatsApp fitxategi osoa ezabatu dezakezu, ‘Argazkiak’ edo ‘Ahots-oharrak’ bezalako azpikarpetak garbitu, edo ezabatu nahi dituzun fitxategiak banan-banan aukeratu.