Nola izan munduko kamera onena zure mugikorrean

Nola izan munduko kamera onena zure mugikorrean –

Mugikorrak aizto suitzarrak dira. Telefono huts izatetik ordenagailu, argazki kamera, bideokontsola izatera igaro dira. Udagiroan kamera izaten da gehien erabiltzen dugun mugikorreko aplikazioa. Baina ba al dakizu zure eramangarriko kamera erruz hobetu dezakezula? XDA-Developers taldeari esker mundu guztiaren esku dago Google Pixel 2XL telefonoaren argazki kamera ezaguna.

Nola izan munduko kamera onena zure mugikorrean
Egungo mugikorrek kamera bikoitza, batzuetan hirukoitza, daramate selfie kamerarekin batera. Eromena bihurtu da argazki kamerena. Baina oraindik ere, adituen arabera, Google etxeak kaleratu zuen Pixel 2 mugikorren argazki kamera soila da denetan onena. Arrazoia? Softwarea. Irudien kalitatea eta emaitza, hein handi batean softwareak prozesatzean lortzen da. Lenteek jasotzen dutena interpretatzean, alegia. Eta honetan Pixel 2 mugikorrak ez du parekorik.

Nola izan munduko kamera onena zure mugikorrean

Zure mugikorra topatu eta dagokion Google Camera APK deskargatu.

Kontua da jada Googleren kamera aplikazioa deskargatu eta zure mugikorrean instalatu dezakezula. XDA-Developerseko taldeak aplikazioarentzako bateragarriak diren mugikorren zerrenda argitaratu du Google Camera Port Hub-ean. Bertan zure mugikorrarentzako APK deskargatzeko linka topatuko duzu. Besteak beste, Asus, Essential, HTC, LeEco, Lenovo, LG, Motorola, Nokia, OnePlus, Razer, Samsung eta Xiaomi markako mugikorrak daude zerrendan.

Zer du Google Pixel kamerak?

Blogari eta youtuber teknopata guztien arabera egun mugikor batean izan daitekeen kamararik onena da. Itxura soila izateaz gainera “Portrait mode” eta “HDR+” moduak dakarzki besteak beste. Lehenak erretratuak ederrago ateratzen lagunduko dizu, sujetua atzealdetik bereiziaz. Bigarrenak argazkiaren alde argi zein ilunetan ñabardura oro harrapatzeko balio du.

Iphone-ko argazki kamera onena zen garaiak amaitu dira. Orain argazki kamerarik onena zure Android gailuan instalatu dezakezu.

Nola izan munduko kamera onena zure mugikorrean