Netflix urrian iritsiko da Hego Euskal Herrira

Netflix urrian iritsiko da Hego Euskal Herrira
“Pirateriari arazo dei diezaiokezu, baina sarean edukiak ikustera ohitua dagoen publiko bat sortu du”, halaxe dio Reed Hastings Netflixeko sortzaile eta presidenteak El Mundori eskainitako elkarrizketan. AEBtan sekulako arrakasta izan du streaming bidez edukiak eskaintzen dituen kateak, bere serie eta film propioen ekoizle bihurtzeraino. Urrian irekiko dute haien Espainiar Estatuko katea, hilabetean 8 euro inguru kostatuko du eta eskaintza estatu batuetakoa baino askoz ere urriagoa izanen du.

“Torrent bat bilatzea baino alternatiba askoz ere errazagoa eskaintzen dugu”


Netflixen hedapena aspaldi hasi zen ordea, 2010ean Kanadara zabaldu zuten haien zerbitzua, 2011ean Latino Amerikara, 2012an Erresuma Batura eta ondoren Frantziar Estatura eta Europako beste lurralde batzuetara.”Netflix estatu berri batera eramatea sekulako inbertsioa da, are gehiago, oraindik ez baduzu harpidedun bat bera ere”, dio Hastingsek.

Pirateriaz diharduenean alde positiboa azpimarratzen du, sarean edukiak kontsumitzeko ohitura sortu baitu. Espainiar “Estatuan pirateria tasa handia dago, baina Holandan ere bai, eta Kanadan, eta bietan Netflix zerbitzu arrakastatsua da”.

Hilabetean 8 euro inguru ordaindu beharko da Netflix ikusteko



Pelikulak eta serieak nola bikoiztuta, hala azpitituluekin, ikusi ahal izanen dira.


Lehiakide berriak ari zaizkie agertzen merkatuan, HBO esaterako, baina Hastings modu oso sinplean azaltzen du: “Gaur egun App bat egin dezakeenak, telebista kate bat egin dezake”. Euskal Herrian inor animatuko ote da Netflixekin lehiatzen? Beste sektore batean bada ere, Euskaltelek lortu zuen gainerako zerbitzuei itzal egitea Euskal Herrian. Inor animatuko ote da edukiok euskaraz (ere) eskaintzera?

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.