Auzo aberatsenek bikoiztu egiten dute pobreenen errenta Euskal Herriko hiriburuetan

Auzo aberatsenek bikoiztu egiten dute pobreenen errenta Euskal Herriko hiriburuetan.

Grafikoa_bizi_kondizioak

Europan bi adierazle nagusi erabili ohi dira familia baten bizi kondizioak neurtzeko. Batetik, pobrezia arrisku tasa: indize honek herrialde batean diru sarrera txikienak dituzten familiak alderatzen ditu herrialde horretako bertako familien batez bestekoarekin. Bestetik, gabezia material larria: ondasun zehatz batzuk (etxebizitza, berogailua, haragia, autoa) ordaintzeko ahalmenik ez duten pertsonen portzentajea da. Horiek kontuan hartuta, Euskal Herrian pobrezia arrisku tasa 10,9koa zen 2014an, eta gabezia materiala, 4 puntukoa.

Euskal Herriko pobrezia arrisku tasa Europako txikienetakoa da, zifra gordinari begiratzen badiogu. Baina kontuan izan behar da irizpideak ez daudela bateratuta, eta gutxieneko soldata altuagoa duten herrialdeetan langa zorrotzagoa dela. Dena dela, grafikoan argi ikus daitekeen bezala, Euskal Herrian bi adierazleok okerrera egin dute krisi urteotan: 0,99 eta 1,19 puntu, hurrenez hurren. Europako beste herrialde batzuetan ere, Suedian, Frantzian eta Alemanian kasu, gora egin du pobrezia arriskuak, baina ez gabezia material larrien indizeak, estatu horietan babes politikek oinarrizko berme batzuk ematen baitituzte.

Web2_GasteizOECD erakundeak berriki argitaratutako txosten baten arabera, munduan, klase ertaina desagertzen ari da: pobreak gero eta pobreagoak dira eta aberatsak gero eta aberatsagoak. Ideia hori Euskal Herrira ekarrita, gure bost hiriburu nagusietako auzoei erreparatuta antzematen da hori.

Gasteizen, Bilbon, Donostian zein Baionan, errenta handieneko eta txikieneko auzoak alderatuz gero, aberatsenek bikoiztu eta kasu batzuetan ia hirukoiztu (Gasteiz) egiten dituzte pobreenen diru sarrerak. Gainera, biztanleria dentsitatea askoz ere urriagoa da lehenengoetan bigarrenetan baino, diruaz gain, bizi kalitatean eragiten duten beste faktoreak ere alde dituztela erakutsiz.

Egiari zor, auzo aberats horietan, errenta erabilgarria txiroenetan baino gehiago murriztu da krisi urte hauetan (Gasteizko Mendizorrotzan %20, Bilboko Abandon %13…); Euskal Herriari dagokionean, behintzat. Baina oso kontuan izan behar da errenta galtzeko askoz ere marjina handiagoa dutela horietan, eta gainera, datuok ez dituztela kontuan hartzen higiezinetan eta bestelakoetan dituzten inbertsioak.

Hiriburu bakoitzeko mapa ikusteko: gaindegia.eus 

 

Zer duzu buruan “Auzo aberatsenek bikoiztu egiten dute pobreenen errenta Euskal Herriko hiriburuetan”-ri buruz

  • Oso fenomeno nabarmena da, hirien gertatzen den getifikazioa. Non hemengo jendeak inmigrantez beteta dauden auzoetatik kanpo egituen duen, non bizigiroa txarretara joaten da. Azkeneean lortzen dana da, herrialdearen kontinuititaea moztea, geto ezinsartu lekuekin. Europan gertatzen hari da, no-go lekuak, hemen ere poliki poiki , hortara goaz.