Mutiko, zuk nola egiten duzu?

Mutiko, zuk nola egiten duzu?

Mutiko, zuk nola egiten duzu?Pixa, esan nahi dut. Bai, jakin nahi nuke zipristinetatik libro uzten gaituzun gainerakoak, ala, aitzitik, komuna zerritoki bihurtzen laguntzen duzun horietakoa ote zaren.

Bai, esan dezakezu zutik eta beti beti barrura egiten duzula, baina ez dizut sinetsiko. Beti bada ttantto autonomoren bat, bizitza propioa egiten duen horietakoa, ez da? Beti bada zerbait, ustegabean gertatzen zaizuna, batez ere azkeneko ttanttoekin, ez da hala?

Horregatik jakin nahi dut nola egiten duzun, eserita ala zutik, gainerakook kontutan harturik, ala Napoleon bazina bezala.

(Argazkia atzo atera nuen Baionako Ospitalean. Euskaraz ez dakite, bistan denez, baina onak dira seinalegintzan, ez da?)

 

 

Mutiko, zuk nola egiten duzu?

Nire begietatik ...

23 pentsamendu “Mutiko, zuk nola egiten duzu?”-ri buruz

  • Nire gorputza nire erabakia. Orain misandroek nola txiza egin esango digute? Ez horixe! Erasoei erantzun!

  • Bittor Hidalgo 2016-07-27 13:36

    Baina bustita egoten dira-ta eserlekuak…, eta zikinak…

  • etxean eta lanean beti exerita. komunak garbiak daude, eta horrela mantentzen laguntzen dut. tabernetan, komuna nola dagoen, halaxe.

  • Ez bata ez bestea. 2016-07-27 14:57

    Nik belauniko.

  • Aitor, inork ez dizu esaten nola egin behar dizun txiza. Komunak nola garbi mantendu da hemen kontua. Zer egingo duzu horretarako?

    • Josune, inork ez dizu esaten nola jantzi behar duzun. Sexu eraso bat eragozteko neurriak hartzea da hemen kontua. Zer egingo duzu horretarako?

  • Kontua hori balitz ez litzateke hori galdetuko. Baizik eta ea garbi uzten duzun. Edo hobe, ea zegoen bezala uzten duzun.
    Niri prepotente hutsa iruditzen zait galdeketa hau. Ez dut parte hartuko.

    • Xerapio, ez zaitez hain hitzestua izan, azken finean gauza bera ulertzen da: garbi utzi=eserita; zikindu= zutik. Hori hala da.

      • Zakila duzula ulertu behar dut beraz? Hala bada, onartzen dizkizut hitzak. Bestela, sentitzen di(n)at, baina ez.

        Alua baduzu, berriz, zer irudituko litzaizuke mutil batek inkesta bat martxan jarriko balu galdetzen ea konpresak/tanpoiak ala kopa erabiltzen duzun, horrela komunak garbi mantentzen lagunduko duzulako? Zeren, sentitzen dut baina NORMALEAAAAN… (!!) tanpoi/konpresa zikin bat lurrean topatzen dudanean neska batek botata izan da. Eta denok ez, noski, baina gehienok bota duzue lurrera noizbait, ezta hala???

        Eta kexatzen bazara zure erantzun bera emango dizut. Konpresa/tanpoi = zikin, kopa = garbi. HALA DA.

        Hala ere zure mangako karta ahaztu zait: patriarkatua!. Hura da hilekoa zikina iruditzearen erantzule! OK. Irabazi duzu. Mutilaren txiza zikina, emakumeen hilekoa landareen abonu. Amalurraren lagun. Ilargiaren alaba… en fin.

        Hemen mezua argia da: nik zuk hori egitea nahi dut. Ez errespeta nazazun. Baizik eta hau eta horrela egitea nahi dut. Boteretsu sentitzen naiz horrela.

        Bide batez, hiri eta herrietako jaiak direla eta kaleetan bota duten produktua dela-eta… inori ez al zaio okurritu ere egin zergatik bota duten produktu santu hori ormetan bakarrik eta ez kotxe artean, lurrean… ezkutuko izkinetan. Neskek ez al dute pixa egiten? Mutilek bakarrik zikintzen dituzte kaleak?

  • Ahal dudanean, zutik, erosoena baita. Diferentza handiz.

    Etxean beti zutik, neronek garbitzen baitut. Eta gonbidatuek ere lasai asko egin dezakete zutik, hala nahi badute, nigatik ez dago arazorik. Otorduko plater eta tresnak garbituko ditudan bezala garbitzen dut komuna ere. Aldiz, ni gonbidatu noanean, bazpare eserita egiten dut.

    Lanean, tabernetan, eta bestelako leku publikoetan, hormako zutikako pixalekuetan. Horrelakorik ez dagoenean, komonak zikinegiak egoten dira esertzeko.

  • Zergatik komun zikinen fama beti mutiloi? sartu al zarete inoiz neskenkomunetan? Hor ere ikusten dira ba zabortegi bikainak…

  • Puffff. Ze astuna den gai hau. Berriro ere honekin tabarra eman behar. Kontua hemen zera da: neska batzuk nahiago dutela mutiloi zer egin behar dugun esan komuna garbi mantentzeko eskatu baino.

    Gogoan dut artikulu hau, iruzkin mooooooordoa eragin zituena:

    http://www.berria.eus/paperekoa/1850/038/001/2015-01-13/neska_mutil_binomioa_komunetik_behera.htm

  • jajajajaja edozein herrietako jaietan komonetan ere pixa egiteko kapazak ez gara eta,
    -Aizue neskak, zuek nola nahiago, bi lagunen artean pixa egin LABETXIKI baten eskaparatearen aurrean, ala bi autoen artean?

  • Amonamantangorri 2016-07-28 00:07

    Xerapiok ez duela komunik garbitzen, hori igartzeko ez da Jon Bidart detektibea izan beharrik.

    Eserita pixa egiten dudanetik, etxeko komun inguruan ez da tanta gorrixkarik ageri.

    • Jejejeje…. oso ona, Amona.

      Nik pixa zutik eta kaka eserita egiten dut. Arrazoiak:

      – Pixa zutik egiteak denbora aurrezten dit. Brageta ireki, zakila atera, pixa egin, berriz sartu, eskuak garbitu eta kanpora. Sentitzen dut neskek hau egin ezin badute baina hau abantaila bada, hau behintzat, biologikoa da. Ez kulturala. Ez dut nik aukeratu. Gainera, horri eskerrak ez daude ilarak mutilen komunetan eta ahalbidetzen dizue neskoi bertan sartzea neskenean ezinezkoa delako.

      Komuna zikintzearen kontuan, beti defendatu izan dut (eta BETI egiten dut):

      1) Zikindutakoa garbitzen ez duena zerri hutsa da. Komunean papera egon oi da.

      2) Nik dakidala, bi tapa izan ohi dituzte: bigarrena altxatu behar da zutik egiteko.

      Eserita egitea aldarrikatu beharrean, esan daiteke bi gauza erraz hauek egiteko. Baina ez, hobe da BETI gizona zikin bat bezala jartzea eta zer egin behar duen esatea.
      ” – Baina ezin dugu inoiz jakin garbituko duen edo tapak altxatuko dituen!
      – Aaaaa…. Eta eseriko dela bai??!!! ”

      Eta barkatu baina nire etxeko komuna garbitzen duen bakarra ni naiz. Eta, nire kasuan behintzat, garbiketa inguruan izan ditudan arazoak, ia beti, neskekin izan dira. Beti haien atzetik ibili behar izan dudalako. Ez, jada ez zarete garbitasunaren eredu.

      • Amonamantangorri 2016-07-28 16:39

        Ongi igarri dizut orduan. Ez soilik komunik ez duzula garbitzen, baizik eta gainera, ez zarela ohartzen halabeharrezko zipriztin horien norantz, helmen eta ugaritasunaz.

        Etxeko komuna garbituko bazenu astean behin, hilean behin edo bururatzen zaizunean, ohartuko zinateke inposiblea dela pixa egiten duzun aldioro tantatxo guzti-guztiak garbitzea…

  • Tente, eta zakila alde batetik bestera astintzen dut, garaile, amaitu bezain pronto. Nire inguruan dauden pertsonak ikertzen ditut, emakume baten bila, nire opresio patriarkala osotasunean garatu dadin.
    Horrelako gaiztokeriren bat egin ondoren (agian eraso sexista kategorian sartu genezake?) eguna honelaxe borobiltzen dut:
    Portaleko, liburutegiko edo unibertsitateko ate bati eusten diot, urruti samar datorren emakume bati nire aurretik pasa dadin keinuz adierazten diodala. “Machismo benevolente” delakoa kirola balitz, mundu-mailako txapelduna izango nintzateke ni. Matxirulismoaren Ussain Bolt, Michael Phelps, Messi edo Federer-a. alegia.
    Ene bada, aipatu ditudan lau kirolariek zakilak dauzkate. Matxismoak erabat kutsatuta dauka nire burmuiña. Hauek ere tente egingo ote dute pixa?

  • Literatura medikoa errebisatzen baduze ikusiko duzue prostatitis kronikoaren arrazoien artean eserita pixa egitea aipatzen dela. Azken finean fisiologiaren kontrako ekintza da.
    Gustatu edo ez eboluzioaren produktuak gara, anatomiak eta fisiologiak zenbait gauza baldintzatzen dute eta feminismoak ez du hori aldatuko.

    • Amonamantangorri 2016-07-29 02:15

      Uzki-sexua maiz aipatzen da bizkor irakurri ditudan prostatisaren gaineko testuetan; eserita pixa egitea, aldiz, ez.

  • Bittor Hidalgo 2016-07-30 10:17

    Gaurko Berriako azken orrialdean (ez dit utzi argazkirik sartzen):
    G. Baionako bestetarako ezinbesteko tresna?
    E. NESKEK PIXA ZUTIK EGITEKO GAILUAK. Mami Txulan daude salgai.

  • Zergatik postura aldatu eta ez diseinua?
    Badira horma bat eta azpian zeharka kanal bat daukaten komun praktikoak. Lurrak ubide aldera malda pixka bat edukiz gero ere tanta guztiek behar duen tokian bukatzen dute.
    Punteria gaietan olimpiar jokoetarako ez gaudenontzat aproposak oso eta guztiz garbiak.

  • Komunak nork zikintzen dituen jakin nahi baduzu, galdetu edozein tabernariri eta ustegaberen bat emango dizu. Nik dakidala, zerritzaile larrienak etxekoandre ultraeskrupulosoak dira. Lejia litroka bota eta komuna distiratsu egon arren batere fidatzen ez didalako, behar bezala eseri gabe pixa egiten erdi zutik erdi eserita saiatzen direnak. Haien ondoren sartzen direnak berriz komeriak. Eta datu errealak dira, ez naiz asmatzen ari.