Mugikor bat erosterakoan zer eduki behar da kontuan?
Mugikor bat erosterakoan zer eduki behar da kontuan? –
Entzuleen galderak erantzunez Asier Errastik hainbat aholku eman dizkigu “Kale Gorrian” magazinean egiten den teknologia tartean, Info7 irratian.
Egin beharreko lehen gauza zein sistema nahi den aukeratzea da: Android ala IOS. IOS aukeratzen bada, nahiko erreza da mugikorra erostea Iphone-ak bakarrik daudelako sistema horrekin. Beraz, norberaren ekonomiaren arabera mugikor berriago edo zahartxeago bat erostea besterik ez dago.
Andoid sistema duen mugikorra erosi nahi bada, hona kontuan hartu beharreko ezaugarri nagusiak: lehenengo mugikorraren tamaina aukeratu behar da. Handiak ala txikiak gustatzen zaizkizu? Behin hori argi edukita, tamaina aproposeko mugikorrei erreparatuko diegu.
Gaur egun, 250€-tik gorako mugikor bat erosiz gero, mugikor on bat izango dugu, edozein erosten dugula ere. Begiratu beharrekoa besteak beste smartphone-ak daukan RAM kapazitatea da. Potentzia alegia. Gaur egun 3GB RAM baino gutxiago duten mugikorrak erostea ez nioke inori gomendatuko. Egokienak niretzat 4GBkoak dira, gaur egungo aplikazioek geroz eta errekurtso gehiago behar dituztelako.
Bestalde, mugikorrak duen memoria internoari ere erreparatu behar diogu. Minimo 32GBkoak gomendatzen ditut nik. Nahiz eta gutxiagokoek ere balio dezaketen, mugikorrari ematen diogun erabileraren arabera. Asko baloratzen dudan aspektua microSD txartelaz ere funzionantzen dutenak dira. Egunen batean gure mugikorreko memoria internoa txiki geratzen bazaigu, txartelarekin hori ampliatu ahal izateko. Smartphone-aren bateria ere oso garrantzitsua da. Horregatik, nik ez nuke 3000 milianperio baino gutxiago dutenak erosiko. Hori da mugikorrek izaten duten bateriaren kapazitatea bataz-beste, 3000 milianperio.
Teknologiaz ulertzen dutenek esango dute, eta prozesadorea zer? Eta pantaila? Bai, badakit hauek ere oso garrantzitsuak direla, baina gaur egun nahiz eta hobeak eta okerragoak egon, denek maila ona eskaintzen dute. Beraz, ez nintzateke horregatik larritu.
Mugikor bat erostean gehien begiratzen duguna zer da? Kamera. Atzeko kamera 12 pixel edo gehiagokoa izatea gomendatzen dut. Eta aurrekoa 8 pixeletakoa. Beraz laburpen moduan, memoria RAM-a minimo 3GBkoa. Bateria 3000 milianperiotakoa. Eta kamera frontala 8 pixeleko eta atzekoa 12koa.
Zuk ere bidali iezaguzu zure kontsulta teknologikoa twitterren #info7tekno erabilita!
Artikulu osoa irakurri eta ENTZUTEKO: info7.naiz.eus
*Artikulua Info7 irratiko edukia da eta ZUZEU plataformarako izan da birmoldatua.
Asier, telefonoak aukeratzeko irizpide garrantzitsuenetakoa euskaraz konfiguratu ahal den izan behar da, ezta?
Hemen duzu zerrenda, marken arabera: https://zuzeu.eus/tekno/smartphone-edo-telefono-adimentsuak-zeintzuk-euskaraz/
Gaur egun (2018) hainbat Huawei-k ere eskaintzen dute.