Errugbi Txapelketa barneratzaileko 2.edizioa ekainaren 9an Hernanin

Inklusibo txapelketa 2 .edizioa ekainaren 9an Hernanin –

Errugbi Txapelketa barneratzaileko 2. edizioa ekainaren 9an Hernanin

Hernanin, Landaren izango da Inklusibo txapelketaren 2.edizioa larunbatean ekainak 9

Errugbi Txapelketa barneratzaileko 2.edizioa ekainaren 9an Hernanin

Ekainaren 5etik mahai inguru, kirol santsibilizazio saioak eta tailerrak prestatu dira. Hernani Club Rugby Elkarteak aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarte inklusioan egindako apustuari jarraituz, aurtengoan Hernaniko errugbi barneratzaileko 2. Txapelketa antolatuko dute. Klubak urtero antolatzen duen garagardo azokarekin batera, egun hauetan klubak, zaleek eta herritarrek bat egiten dutela eta oihartzun handiagoa izango dutelakoan. Aurten euskal taldeak gonbidatzeaz gain, kanpoko taldeei ireki zaie atea. Iaz egin zen bezala, aldarrikapen hau errugbi zelaira ez ezik, herriko plazara eraman nahi da, eta honakoak antolatu dira: Sentsibilizazio saio, mahai inguru eta tailerra. 3 ekintza hauekin aniztasun funtzionala duten pertsonek herriko egunerokotasunera moldatzeko dituzten erraztasun eta oztopoak agerian utzi nahi dira eta bide batez aniztasun funtzionalaren mundua herritar guztiei gerturatu.

Inklusibo txapelketa 2.edizioa ekainaren 9an Hernanin

Iazko argazkiak

Inklusibo txapelketa 2.edizioa ekainaren 9an Hernanin

Gipuzkoa osoko haur, guraso eta familiek osatzen dugu Pausoka Elkartea, gure umeen tratamendu fisiko eta kognitibo desberdinak, tratamendu integral baten bideratzeko sortua. Profesional ezberdinen zerbitzuaren azpiegitura sortzea lortu dugu, psikologia zerbitzua, fisioterapeuta, terapeuta eta logopedak elkarlanean.
Errehabilitazio zentruan, esperientziadun profesionalekin, fisioterapia, terapia okupazionala eta logopedia lantzen dira, beraien artean etengabeko koordinazioan. Zentroaren beste funtzio bat familiek umeen tratamenduei buruzko informazio jarraia izatea eta umearen egoerak dakartzan laguntza teknikoei buruzko aholkularitza ematea da.
www.pausokaelkartea.org da gure webgunea eta dohaintza/donatibo bat egiteko aukera ere baduzu pausokaelkartea.org/ekarpenak orrialdean, gure lanak aurrera jarrai dezan eta haurrei eta familiei hain beharrezkoa duten laguntzatxoa eman nahi badiezu. Gurekin harremanetan jartzeko > pausokaelkartea@gmail.com

www.pausokaelkartea.org

Pausoka Elkartearen liburuaren aurkezpena ostiralean FNAC-en

Errugbi Txapelketa barneratzaileko 2. edizioa ekainaren 9an Hernanin

Behar bereziak dituzten umeen gurasoen elkartea da Pausoka. Diru etekinik gabeko elkartea, 2012an sortua. Gure ekintzekin, gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi ditugu. Gure lana burutzeko, ezinbestekoa da edonoren laguntza jasotzea, elkarlanean aritzea, alegia. Bazkideen dirua dugu sarbide bakarra eta edozein laguntza eskertzen dugu. Gipuzkoa osoko 75 familia gaude gaur egun Pausokan. >> Harremanetarako 943337436 edo pausokaelkartea@gmail.com