XXI. mendeko ludismoa

XXI. mendeko ludismoa –

Aldaketak onak direla uste al duzu? Mundua duela 25 urte baina hobea dela uste al duzu? Teknologia berrien onurak arriskuak baina gehiago direla uste al duzu? Teknologiak kontsumitzailearen bizitza errazten al du?

Galdera hauei negatiboki erantzun badiezu, kezkatzeko arrazoi ugari duzula esango luke batek baino gehiagok. “Beste garai batean hobeto bizi ginen” esaten duen horietako bat izateaz gain, pesimista hutsa eta ‘antiprogrea’ zarela esango luke, neoludista horietako bat.

Nire kasuan, plataforma teknologiko batean egiten dut lan, mugikorra eta hari gabeko aurikularrak ditut, datuak google-k erabiltzen dizkit eta egun bizi naizen etxea idealistan aurkitu nuela kontuan hartuta, galdera guztiak baietz erantzun ditut. Aitzitik, ludistatzat jotzen dut nire burua. Zergatik?

.

Aldeko baina eszeptiko

Esan bezala, eta nire kasuaz apartean, gaur egun guztiok dugu mugikorra sakelean, Whatsapp eta e-mail kontuak erabilgarri, GPSa daraman autoa aparkalekuan eta internet bidez erositako produktu eta zerbitzuak esku artean. Hau hala bada, partekatzen ditugun datuei esker, gure ohitura, gustu, pentsamendu, sentimendu eta ideologia ere saretu dugu dagoeneko.

Gizakiak ez ezik, gure ingurua teknologia berriak garatu eta aplikatzen ari dira. Googlek erosi duen Waymo enpresak garraioaren iraultza harrigarria planteatu zuen orain gutxi kotxe autonomoen promozioarekin. Elon Musken The Boring Company enpresak ere hiriko garraiobideak iraultzeko sortu da. Orain gutxi munduko lur azpiko lehen errepidea inauguratu zuen. Jeff Bezosen Amazon ere, azken urteko iraultza ez bada ere, kontsumo-eredua aldatu, merkatu berrien loratzea ahalbidetu du. Bestetik, kultura alorrean, film eta zinema munduan esaterako, Netflixek ankaz gora jarri du industria zinematografikoa, kontsumitzaileen ohiturak aldatuz eta industrian postu berriak sortuz, besteak beste.

XXI. mendeko ludismoa

Gure gizartearen lagin handi batek, ordea, teknologiaren aurrerabideak eszeptizismoz onartzen ditu, izan ditzakeen enplegu edota lan-baldintza aldaketak, erabiltzaileen datu pertsonalen jabetza eta kudeaketa pribatua edota naturaren galtzea eragiten duten faktore-suntsitzaileengatik. Progresuak sortzen dituen praktika eta ohitura berriek ez al dira morala eta etika aldatzen ari? Orain 10 urte ez-etikoak ziren hainbat ekintza, ez al dira etiko bilakatzen ari orain? Zer dago ondo eta zer gaizki? Gaur egun internet bidez jasotzen ari garen informazioak (asko eta fidagaitza) nahastu eta desorientau egiten gaitu. Jada ez dugu bereizten egokia eta gaizkilea dena.

Teknologia berriek, instituzioak legediak indarrean erregulatzera behartzen ari dira etengabe baina badirudi inor ez dela gizakiaren garapena gelditzeko gai izango eta gero eta aldaketa bortitzagoak (epeetan eta aldaketa-ereduetan) biziko ditugula etorkizunean. Ondorioz, zergatik eszeptiko eta zalantza etengabean jarraitu? Oztopoak jarri behar al dizkiogu gizakiaren aurrerapenei? Ez al genuke teknologia aurrerapen eta aukera berri gehiago egin beharko? Etorkizuna besarkatu beharko?

Bai, hala da. Beti izango da ongi etorria edozein ideia berritzaile eta gizakia eta inguruarentzat egokiak diren garapenak. Alabaina, gogoan izan edozein ideia edo kontzeptu zalantzan jartzeak iritzia eraikitzen lagunduko digula, baita norberarentzat egokia eta okerra dena erabakitzen lagundu eta ematen ditugun pausuak erraztu. Jarrai dezagun teknologiarekiko kritiko izaten, “ludista izaten“. Labur esanda, gure identitate eta bizitza zaintzen.

XXI. mendeko ludismoa XXI. mendeko ludismoa XXI. mendeko ludismoa

Teknologia, berrikuntza eta eragin soziala