Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak –

Orreagak Herriz herri lansaioak antolatuko ditu 2019an, Euskal Herri osoan zabaldu nahi duen Politikaldia Nazio Estrategian egitasmoaren bidez.

Gai hauek jorratuko dira:

  • Kontzeptu politikoak
  • Autodeterminazio eskubidea
  • Arazo nazionala da lehen arazo soziala
  • Subjektu politikoa

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

 

Nahasmenaren garaian bizi gara, nahasmena komenigarria zaiolako menperatzen gaituen horri. Hitz batzuk desagerrarazten ari dira gure egunerokotasunetik: herria, estatua, zapalkuntza, independentzia, eta abar. Demokraziaren, boterearen, bakearen eta beste kontzeptu politikoen benetako esanahia erabat manipulatuak ditugu etsaien eraginez. Nahasmen horretatik irtetea ezinbestekoa da, askatasuna noizbait lortzekotan.

 

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

 

 

Herriek burujabetasuna nola mantendu, galdu eta lortu duten politikaren muina da. Horregatik, saio berezia egingo da horren inguruan, eta, gurera ekarriz, funtsezkoa da autodeterminazioa zer den argi ulertzea. Erabakitzeko eskubidearen eta autodeterminazio eskubidearen arteko aldeak azalduko ditugu, hortaz.

 

 

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

 

 

Ondoren, hamarkadetan herri hau zatitu eta hondamendira eraman duen gaia jorratuko dugu: sozial-inperialismoak txertatu zuen gurean arazo sozialen eta nazionalen arteko dikotomia; gaur, oraindik, ez dugu argi ikusten arazo nazionala dela herri guztien lehen arazo soziala.

 

 

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

 

 

Politika, benetan politika bada, ekintzan oinarritzen da. Ekintzak, halabeharrez, subjektu batek eginak dira. Politika soziala denez gero, subjektu politikoa kolektiboa da. Kontzeptu hori ongi ulertzeak berebiziko garrantzia du, eta, horregatik, saio oso bat egingo da gai horren inguruan.

 

 

Politika zientzia ala artea den eztabaidatu gabe, argi dugu zuhurtzia handia eskatzen duen fenomeno sozial bat dela. Dena da politika, eta hori ez ulertzeak gizartearen hondamendia dakar, Bertolt Brecht-en hitzetan, “analfabeto politikoa da analfabetorik makurrena”.

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

14 pentsamendu “Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak”-ri buruz

  • Hizkuntzaren gaineko kezkarik ez?

  • Planteatzen diren gaia oso zutabezkoak irakurri ez gero, arraroa egiten zait kolonizatuen mapa ikustea.

  • Nik ordea murriztuko nuke mapa historikoki euskaldun izandako territoriora.

  • Okupatuak garenok han dugu arazo bat: auto-murrizten dugu gure pentsamolde politikoa, murriztasun eta ahultasunaren kulturan suntsituak. Hortatik, etsaiak lana erdia egina dauka.
    Pauso hontan, eta hemendik mende batera baino gutxiago, “hirurak bat” izango da “historikoki” izandako gure territorioa.

  • Noiz okupatu ziguten Euzkadi edo Euskal Herria? Zer kolonizatu zuten espainiarrek? Zein da Euskal Herriko Estatua? Noiz agertu da historian Euskal Herria Estado moduan? Kendu Euskal Herria eta jarri Nabarra eta orduan, dena argi eta garbi dago eta logikaz.

  • Nire ustez Euskadi eta Espainia bi gauza diferenteak dira eta horregatik Euskadi ala Euskal Herria estatutasunaren ikuspegitik planteatzea ez zait ondo iruditzen. Euskaldunok historian zehar eskualdeka eratu izan gara eta modu horretan eutsi diogu gure nazio nortasunari. Nafarroa estatua izan ala ez balio bat du, baina niretzat ez da erreferentzi nagusia, abertzaletasuna Bizkaian sortu baitzen eta Euskal nahiaren lehen eraikuntza politikoa jadanik gauzatua dagoelako, Euskadi izena duela.
    Buruko hileak laztu egiten zaizkit okupazio eta kolono antzeko hitzak idatziak ikustean, gure herria hirugarren munduko herri bat izango balitz bezala. Akaso ez gaude egituratuak nahi bezain ondo, baina orain arteko bidea hutsaren hurrengotzat ematea suizidio nazional bat iruditzen zait. Ez gaude tabula rasa batean, oinarri batzuak badira eta horiek ukatzea norbaitek helburu txit polit zerutiar platonikoak dituelako eta bere jabe dela esaten duelako edota joku interesatua da edota ameskeri hutsala.

  • Deseuskalduntzea ez da berezko gertakari bat, eragileak dituen prozesua da, hasi Nafarroako eta lur baskonizatuetako eliteetatik eta Espainia-Frantzietako botere kanpotar biolentoetaraino. Herriak ez du baimenik eman deseuskaldundua izateko. Orain, euskaldunak %30era murriztuak izan direla, norbaitek esango du hemengo biztanle gehienek ez dakit zer erabakitzen dutela, oso demokratikoki noski, hauteskunde bakoitzean. Baina euskaldun askok (ez denek, bistan da) ez dugu onartzen espainol hizkuntzaren legezko inposizioa, nahiz eta gehiengo horrek begi onez ikusten duen. Are gehiago, pentsatzen dugu euskara legez inposatu beharko litzatekeela, Espainiaren eta espainolduen nahiaren kontra bada ere, hain justu espainolek gaztelania derrigortu duten bezala beren Konstituzio hemen ez onartua baliatuta. Kontu da, jakina, indar nahikorik ez dugula hori egiteko.

  • Beñat Castorene 2019-01-19 09:36

    Kaixo Bentazar jauna
    Entseiatuko naiz “manzanas traigo” ez komentatzen ( kostatu zait ulertzea zer erran nahi zinuen)
    “Euskaldunok historian zehar eskualdeka eratu izan gara eta modu horretan eutsi diogu gure nazio nortasunari”
    Gauko egoera ikusita, justu kontrakoa esan nezake, beharbada zure inguruan izan ezik, asko gara umilki aitortzeko gure nazio nortasunari ez diogula aski eutsi, eta, denak bat ari izan bagina Frantzia eta España kontra gehiago eutsiko giniola.
    Nabarmen da batez ere Iparralderako nun derrota den.
    Iduritzen zait oso EAEzentrista zarela, ala, EAE soilari mugatzen duzu zure nazioa?
    Iduritzen zait ere kolonizazioaren ideia ( okupazio eta kolono…) mugatuegia duzula. Izan ere, kolonizazioaren fenomenoa ez da berria, ez eta heren mundukoa ere, baizik, eta betikoa, Europakoa ere.
    Aldiz ez garela sekula “tabula ras”ean bizi zurekin ados naiz, egia da, eta, iraganean askotan ikusi den bezala, kontrarioa pentsatzea da oso peligrosoa.
    Bainan zure EAEko edo Bizkaiko egoera besteena baino hobea delako ostrukarena egitea suizidarioa da. Periferia suntsitua baldin bada, egunen batean maite duzun zure Bizkaia ere suntsitua izanen da. Ez duzu den mendreneko dudarik izan behar
    Azkenean joku interesatua, helburu platonikoak eta amets hutsala egiten dituztenak talde guzietan izan litezke bainan ez eiki talde erosoetan baino gehiago
    Suposatzen dut zarela joanen, bainan diozut Orreaga taldeak proposatutako ikastaldiek asko emaiten dutela ikasi eta pentsazera.

  • Ene Castorene,
    Gure nazio nortasunari neurri batean ala bestean eutsi diogu, eta euste horrek eremu bat izan du, eta hori eskualdearena izan da. Jainkoari eskerrak ematen dizkiot gure aberria Espainia ala Frantzia bezala ez delako, hau da, ez dela nazio jakobino bat, non eta elite estatozentrista batek gizartearen arlo guztiak dominatu nahi dituen, ilustratu-politiko-oligarka batzuen erara. Askotan iruditzen zait batzuen abertzaletasuna hori dela, mimetismo frantses-espainol bat Euskal Herrira aplikatua. Hiru ala zazpi zatitan banaturik bagara hori onartu beharko dugu. Eta hori aniztasuna da gure txikitasunean ere.
    Kolono eta okupazio hitz horiek ez dute kontutan hartzen gure herritarren parte handi batek lotura sentimentalak, materialak eta familiarrak dutela Frantzia eta Espainiarekin. Noski, elitista koadrilla batentzat horiek “alienatuak” dira beren irizpideetara aldatzen ez diren bitartean. Ez nago konforme planteamendu honekin: horiek gure herriaren parte (gehiena akaso) osatzen dute, eta abertzaleok garenok pentsatu beharko dugu nola haiek gure posizioetara lerratu, pentsatu beharrik gabe nola gure posizioa oso legitimoa den nola edo hala irentsi arazi behar diegula.
    Bizkaia da Euskal Herriaren erdia eta bertatik sortu da abertzaletasuna, besterik ez dut esaten. Nafarroako erreinuaren estatutasunari buruz hitzegitea eta hori balio bakartzat edukitzea Espainiarekin eta Frantziarekin mimetikoa den euskal ideia bat erakusten du, nire ustez. Eta gainera ez du kontuan hartzen Nafarroan ia gehiengo anti-euskaldun bat dagoela bertan. Beharrezkoa zaigu errealitate printzipioa onartzea eta hori abiapuntu gisa hartzea, urrutiko intxaurretatik hasi beharrik gabe.
    Orreaga taldearen izpirituarekin bat nator deblauki, ez ordea gure foru egoerari bai EAEn eta bai Nafarroan Orreagatk egiten dion muzinkeriari. Gure herriaren iraunkortzearen balioesterik gabe ez dago etorkizunean hori iraunkortzerik. Hori da nire iritzia.

  • Benat Castorene 2019-01-19 14:15

    Bentazar jauna,
    Eskerrik asko zure erantzun untsa argumentatua egiteagatik.
    Estonatuko bazaitu ere, zure iritzi asko, zinez, ez zaizkit batere arrotz, mimetismo jakobinoa, zapaltzaileekiko lokarrien existentzia…
    Bainan gu biontzat interesgarriagoa da diferentzi erabakigarriak azaltzea.
    Diozu “Hiru ala zazpi zatitan banaturik bagara hori onartu beharko dugu”.
    Esaldi honek bai ileak laztu egiten dizkit, zuk bezala berba egiteko.
    Ene ustez, EHko lurralde guzien etorkizunarentzat ez da errealista, ez eta Bizkaiarentzat ere.
    eta jarraian diozularik “Eta hori aniztasuna da gure txikitasunean ere”
    Hau da, ene ustez, “topiko” bezalako zerbait gure desastre aurreko inpotentzia mozorrotzeko.
    Iraganeko erresitentzia guzia eta dagoena gutietsi gabe, eskualdekarena ez da nahikoa.
    Begira frantses iraultza denboran, errepublikar terroristek Lapurdi inbadiatu eta biltzarra bota zutenean, nehork ez zuen erhi tipia altxatu ere Lapurtarrak laguntzeko. Zenbait urte geroago terrorista berek sarraskiak egiten zituzten Nafarroan eta baskongadeetan …
    Ene uste apalez horrela pentsatuz Bizkaian ere hilobirateko bidean bagabiltza.
    Ez ote duzu alainan Bizkaiko gure lurradearen indarra jatorriaren harrotasun naturalez soberesten?

  • Aniztasunarena errealitatea da topikoaz gainera, eta horrekin azpimarratu nahi izan dut ez dela existitzen tajubakarreko euskaldunik, baizik eta eskualdeari atxikia dagoena. Bestalde, nahiko nuke bai guztiak eremu berdinean egotea, baina hori ez da horrela eta gainera gehiengorik ez dago hori lortzeko. Ez ditugu errealitateak ametsekin nahasi behar, kantu zaharrak zioen bezala “egoerak mugatzen gaitu, guk jakin behar egokitu”.
    Oraingoz hiru eskualde edota eremu egituretatik jokatu beharko dugu euskaldunok. Eta zibilki abilezia eduki beharko dugu beharrezko ekintza bateragarrian jokatzeko. Zoritxarrez, bai euskaltzaleak eta bai abertzaleak politikoki zatiturik aurkitzen gara. Eta irauten duten diferentziak ez dira errazki bideratuko.

  • Benat Castorene 2019-01-20 09:29

    Erraiten ahalko nizuke euskaldunen « probintziazaletasun » erreala « esentzializatzen » duzula bainan alferretan litzateke
    Orai ageri da nazio kontzientzia dela kosketarik bat.
    Bainan bietarik zein da ameslaria ?
    Denok batean salbatuko dugula gure burua uste duena ? ala abertzalismo erregionalistaren arrakasta batean, berarentzat bederen, sinesten duena ?
    Igande on Bentazar jauna.

  • Ene laguna, eskualdeak kontzientzia gune eta elkarte gune dira eta euskal konzientzia existitzen da ere eta biak ez dira kontrajarri behar, elkarlaneratu baizik. Bestela, gure herriaren zati batzuen aberri konzientzia ezari gaineratuko baitiogu bere tokian tokiko konzientziaren kontrakotasuna. Ez dut sinesten eskualdeen kontra doan euskal konzientzia batengan. Hori munstro jakobino bat besterik ez da.
    Igande on zuretzat ere.

  • Naffar Satua escualde ttipietan banatua cegoen: tenenciac.
    Historicoqui tenencia batzuc joan dira elkarcen escualde handiagoac ossatu arte.
    Escualde batzuc passatu dira Naffar Statutic Gaztela/Espainia statura.
    Bizcaico Jaurherriac sei mende luceco historia daduca Naffarroatic campo, nondic athera baitzen conquista militar eta Harotarren traitioneagatic.
    Gaztela barruan ia ia independente içan da Bizcai Handi hau. Eta Bizcai handi hau escualde ia ia independentez ossatua cen.
    Çathi ttipi independentez ossatutaco statu independentea behar dugu, cerbait mereci ukan badeçagu (ceina guztiz dudazcoa baita).