Logoek zintzoki jokatuko balute

Publizitate agentzia batean egiten dut lan. Inoiz norbaiti entzun nion bertan –gremioan– lan egiten dugun gehienok gezurraren alde egiten dugula, publikoa engainatu nahian. Baliteke. Errealitateari aurpegia garbitzea tokatzen zaigu behin baino gehiagotan.

Behar bada ideia horri buelta eman nahian, eta logotipoa adierazpenak eta adierazleak bat egiten dutenean borobiltzen dela jakinik, Victor Hertz diseinatzaileak logo zintzoak sortzeari (birsortzeari, hobeki esanda) ekin dio. Aktibismotzat jo daiteke? Beste irakurketa bat –berea, beti ere– eskaintzen digu. Ados egon ala ez, ezin zaio ukatu meritua: dibertigarriak dira batzuetan, zorrotzak eta sarkastikoak beste askotan.

Hemen uzten dizuet sortatxo bat. Bere bilduma, estekari jarraituz topatuko duzue.

HERGELBERRI GRAFIKOAK