Eskerrak futbolak eta politikak zerikusirik ez dutela dioten…

Gaur Valentzian 21:30etan jokatu den partidan izango den giroa lapiko beroan bor-bor dagoen saldaren modukoa izango da, zipriztinak barne. Real Madril eta Bartzelonaren arteko norgehiagokan erabakiko da Espainiako erregearen finala nork irabazten duen. Politika eta kirol lehia izango dira Valentzian zaleek sortuko duten giroa osatuko duten osagaiak.

Nola edo hala biolentzia egon ez dadin sekulako neurri polizialak hartu dituzte. Goiz goizetik 2.500 polizia izango dira jarraitzaileen artean istiluak galarazteko. Harmailetan zale bakoitzeko 20 polizia. Dozena erdi helikoptero ere handik hona ibiliko dira, baita lehergaiak identifikatzen dituzten txakurrak ere. Orotara, 2 milioi euro xahutu omen dituzte gaurko segurtasun neurrietan. Espainiako Juan Carlos erregea ere bertan izango da, nola ez.

Espainia eta Kataluniaren arteko tirabirak aurten badu protagonista zehatza: Gerard Pique. Marca kirol egunkarian argitaratu zenez joan zen larunbatean kataluniarrak hauxe esan zien partida ostean madrildarrei: “Españolitos! Dagoeneko irabazi dizuegu zuen liga, eta asteazkenean zuen erregearen kopa irabaziko dugu”. Ustez esandakoaren oihartzuna sekulakoa izan da: Marcan 7.000 iruzkinetik gora, Twitter-eko TT…eta Intereconomia telebista katean dagoeneko Pique Espainiako selekziotik kanpo uzteko eskatu dute. Madrildarrek jomugan izango dute Pique, eta entzun beharko dituenak galantak izango dira.

Ez dira gutxiagorako izango Espainiako ereserkiaren aurkako txistuak ere. Iazko finalean Bartzelona eta Athletic-eko zaleek egindako burrunba hain izan zen handia RTVEk isilarazi egin zuela.

 

HTML Kodea

 

Horrelakoa lortzea ezinezko izango bada ere, bartzelonatar asko egoera errepikatzeko prest dira. Esaterako, Solidaritat alderdiko hautagai Santiago Espotek zaleei eskatu egin die ereserkiari txistu egiteko. Espainiako Futbol Federazioak, horren jakitun, erabaki irmoa hartu du. Aurten 100.000 watt soinu potentzia isilarazi beharko dute zaleek, inoiz baino ozenago aterako baita bozgorailuetatik “txunba, txunba”. Solidaritat alderdiak jakinarazi du adi egongo dela ereserkiak ez dezan gehiegizko kutsadura akustikorik sortu, bestela salaketa jarriko omen du.

Historian atzera egiteak agerian uzten du Real Madril Francoren talde kuttuna zela, Espainiaren handitasunaren sinboloa. Bartzelona, berriz, Kataluniako nazionalismoaren harrotasun ikurra. Nola ez da ba politika eta kirola nahastuko?

Erantsita duzue Historia telebista kateak egindako dokumental bikaina:

 

HTML Kodea

 

HTML KodeaReal Madril eta Bartzelonako zale batzuk

Irudia | Real Madril eta Bartzelonako zale batzuk | I.L | Creative Commons By SA
Bartzelona, Kirola, real madril
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “Eskerrak futbolak eta politikak zerikusirik ez dutela dioten…”-ri buruz

  • Dani Gomez Catalunya Radioko kazetariaren “La patria del gol ” irakurri ezazue.
    Kirola eta batez ere futbola sortu orduko hasi ziren tirabirak. Liburuan badituzue oso ixtorio kuriosoak eta interesgarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude