Asteburu honetan: Limonada

Asteburu honetan: Limonada –

pagotxa errezetak - Asteburu honetan: Limonada

Asteburu honetan eta beroari eta udari begira jarraituz, edateko freskagarri natural onena dena gure ustetan, betiko limoi zukua. RZ erraz-erraza, ama eta izeba datozenerako, parranda osterako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gozatu eta on egin!  🙂

Limonada

Limonada

Asteburu honetan >

Osagaiak:

  • 6 limoiren zukua
  • Azukrea, norberaren gogara
  • Ur hotza
  • Izotza

LimonadaErrezeta:

  1. Limonada egiteko, pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko.
  2. Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.

Kasu!

Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.

Askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten hartu ohi ditugun edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.

Gozatu eta on egin!

Akaso!

Errezeta gehiago…

Marrubi edari gasduna

zuzeurzk Asteburu honetan: limonada

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!