Asteburu honetan: Legatz kokotxak pil-pil erara
Asteburu honetan: Legatz kokotxak pil-pil erara –
Asteburu honetan arrainak RZ sailtxoa jarraituz Legatz kokotxak pil-pil erara RZ top horietakoa dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Errezetararik bada, RZ hau da denak txundituta uzteko primerako horietakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
LEGATZ KOKOTXAK PIL-PIL ERARA
…
- Legatz kokotxa freskoak, 1 kg
- Baratxuria, 3 ale
- Oliba olioa
- Gatza
…
Errezeta
- Lapiko zabal batean oliba olio txorrotada bat bota, lapikoaren azalera osoa ondo estaliz. Baratxuri aleak txiki-txiki xehetu eta lapikora bota. Lapikoa su motelean jarri, eta baratxuria bota. Kokotxa guztiak gatzatu, eta baratxuria dantzan hasten denean kokotxak banan bana lapikoan jarri kontu pixka batekin, baina betiere azala gora begira dutela. Sua ahalik eta motelena jarri, eta lau bat minutuz kokotxak erregosi eta ondoren, lapikoa sutik kendu.
- Pil-pila prestatzeko, pazientzia da osagai nagusia. Izan ere, lapikoa mugitzen hasi aurretik hamabost bat minutuz utzi behar dugu. Tarte hori beharrezkoa da olioa tenperaturarik egokienera irits dadin. Tenperatura horrek lagundu egiten du kokotxek barruan duten gelatina askatzen, eta gelatina horrek erraztuko digu pil-pil on bat egiten.
- Beraz, denbora hori pasatu ostean, lapikoaren bi kirtenak heldu, eta poliki-poliki lapikoa mugimendu borobilak eginez mugituko dugu. Segituan ohartuko gara, pil-pil saltsa loditzen ari dela. Pil-pila lortzean eta zerbitzatu aurretik, berriro su motelean berotu lapikoa. Kontuan hartu plater horrek ez duela perrexilik behar.
…
Kasu!
Lapikoa mugitzen hasi aurretik hamabost bat minutuz utzi behar dugu. Tarte hori beharrezkoa da olioa tenperaturarik egokienera irits dadin. Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Legatz kokotxak pil-pil erara
Errezeta gehiago…