Komunikazioaren krisia, krisien komunikazioa
Komunikazioaren krisia, krisien komunikazioa –
Komunikazioari buruz eta arlo honetan bizitzen diren krisien inguruko Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk. Datorren urtarrilaren 27an, arratsaldeko 18.30ean, komunikazioaren krisia eta krisien komunikazioa landuko dituen ONLINE jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Honetarako, komunikazioan adituak eta arituak izango dituzte.
Hizlariak
– Pilar Kaltzada González | Komunikazioan aholkulari estrategikoa Linking Ideas-en
– Jon Abril Olaetxea | Elhuyarreko zuzendari nagusia
Solasaldia
– Aitor Uriondo Usandizaga | Axular Lizeoko Zuzendaria
– Joanmari Larrate Telletxea | Elkarren komunikazioa eta kultur arloko arduraduna
Izen-ematea
Online ikusi nahi duena izen-ematea www.nortasunasarean.eus web-orriaren bitartez egin beharko dute. Partehartzea doakoa izango da eta interesa duen orori irekia da.
TaPuntu Kooperatiba
TaPuntu kooperatiba marketin digitala, formazioa, diseinu grafikoa eta multimedia zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa gaztea da. Gure metodologiak bezeroen online nortasuna modu integralean lantzen du, horretarako beharrezkoak diren ekintzak gauzatuz. Kooperatibari buruzko informazio gehiago, eta orain arteko ibilbidea ezagutzeko: TaPuntu.eus
Komunikazioaren krisia, krisien komunikazioa