[Buru Ariketa] Kirol-klub bateko bazkideak sailkatzen

[Buru Ariketa] Kirol-klub bateko bazkideak sailkatzen

Zientzia Kaiera atariak dozena erdi buru ariketa atondu izan ditu azken udetan. EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko urteetan ere, eta salabardoari, iaz egin zuen legez, aurreko urteko ariketak berreskuratzea otu zaio, 2018koak, oraindik egin gabe dituzuenontzako.

Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

.

 

Kirol-klub bateko bazkideak sailkatzen
(5. ariketa)

Kirol-klub batean hiru arlo daude: atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza. Hileko kuota 49 eurokoa da arlo bakarra egiten duenarentzat eta arloko 40 euro bi egiten dituenarentzat. Inork ez ditu hiruak egiten. Hileko sarrerak hauek dira: 1.198 euro atletismoan, 1.269 euro igeriketan eta 1.572 euro txirrindularitzan. Klubak 78 bazkide baditu, zenbat dira arlo bakoitzekoak?

[Buru Ariketa] Kirol-klub bateko bazkideak sailkatzen

.

.

Laugarren ariketaren erantzuna (Zein da zirkulu txikiaren azalera?):

4.- Zirkulu handiaren azalera 9 cm2 Zein da zirkulu txikiarena?

Zirkulu txikiaren erradioa handienaren 2/3 da. Horren ondorioz, txikiaren azalera handienaren (2/3)2 da, hots, 4 cm2. Hona hemen bide bi erradioen erlazioa arrazoitzeko.

Lehen bidea:

Zirkulu txikiaren erradioa handienaren 2/3 da. Horren ondorioz, txikiaren azalera handienaren (2/3)2 da, hots, 4 cm2. Hona hemen bide bi erradioen erlazioa arrazoitzeko. Lehen bidea: ANM triangelua zuzena da (erradioa eta zuzen ukitzailea perpendikularrak dira). NAM angelua 30o-koa da, beraz, AM=2NM. Eta NM=MB denez, MB=AB/3. Bigarren bidea: ACD triangelua aldeberdina da. M triangeluaren zentroa da. Beraz, MBren luzera AB altueraren 1/3 da.

ANM triangelua zuzena da (erradioa eta zuzen ukitzailea perpendikularrak dira). NAM angelua 30o-koa da, beraz, AM=2NM. Eta NM=MB denez, MB=AB/3.

.

Bigarren bidea:

Zirkulu txikiaren erradioa handienaren 2/3 da. Horren ondorioz, txikiaren azalera handienaren (2/3)2 da, hots, 4 cm2. Hona hemen bide bi erradioen erlazioa arrazoitzeko. Lehen bidea: ANM triangelua zuzena da (erradioa eta zuzen ukitzailea perpendikularrak dira). NAM angelua 30o-koa da, beraz, AM=2NM. Eta NM=MB denez, MB=AB/3. Bigarren bidea: ACD triangelua aldeberdina da. M triangeluaren zentroa da. Beraz, MBren luzera AB altueraren 1/3 da.

ACD triangelua aldeberdina da. M triangeluaren zentroa da. Beraz, MBren luzera AB altueraren 1/3 da.

.

______________________________________
Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.
[Buru Ariketa] Kirol-klub bateko bazkideak sailkatzen
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “[Buru Ariketa] Kirol-klub bateko bazkideak sailkatzen”-ri buruz

  • Atletismoa : 25
    Igeriketa : 27
    Txirrindularitza : 33
    7 dira bi arlo egiten dituztenak
    Atletismoa eta igeriketa : 2
    Atletismoa eta txirrindularitza : 1
    Igeriketa eta txirrindularitza: 4

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude