[Buru Ariketa] Kirol-klub bateko bazkideak sailkatzen
[Buru Ariketa] Kirol-klub bateko bazkideak sailkatzen
Zientzia Kaiera atariak dozena erdi buru ariketa atondu izan ditu azken udetan. EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko urteetan ere, eta salabardoari, iaz egin zuen legez, aurreko urteko ariketak berreskuratzea otu zaio, 2018koak, oraindik egin gabe dituzuenontzako.
Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.
Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.
Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.
.
Kirol-klub bateko bazkideak sailkatzen
(5. ariketa)
Kirol-klub batean hiru arlo daude: atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza. Hileko kuota 49 eurokoa da arlo bakarra egiten duenarentzat eta arloko 40 euro bi egiten dituenarentzat. Inork ez ditu hiruak egiten. Hileko sarrerak hauek dira: 1.198 euro atletismoan, 1.269 euro igeriketan eta 1.572 euro txirrindularitzan. Klubak 78 bazkide baditu, zenbat dira arlo bakoitzekoak?
.
.
Laugarren ariketaren erantzuna (Zein da zirkulu txikiaren azalera?):
4.- Zirkulu handiaren azalera 9 cm2 Zein da zirkulu txikiarena?
Zirkulu txikiaren erradioa handienaren 2/3 da. Horren ondorioz, txikiaren azalera handienaren (2/3)2 da, hots, 4 cm2. Hona hemen bide bi erradioen erlazioa arrazoitzeko.
Lehen bidea:
ANM triangelua zuzena da (erradioa eta zuzen ukitzailea perpendikularrak dira). NAM angelua 30o-koa da, beraz, AM=2NM. Eta NM=MB denez, MB=AB/3.
.
Bigarren bidea:
ACD triangelua aldeberdina da. M triangeluaren zentroa da. Beraz, MBren luzera AB altueraren 1/3 da.
.
Atletismoa : 25
Igeriketa : 27
Txirrindularitza : 33
7 dira bi arlo egiten dituztenak
Atletismoa eta igeriketa : 2
Atletismoa eta txirrindularitza : 1
Igeriketa eta txirrindularitza: 4