Katalanak eta euskal telebista ikusleak: arrunt ezberdinak gara
EiTBk, duela egun batzuk, bularreko minbiziaren aurkako maratoia burutu zuen. Guztira 4.000 dei jaso zituen eta hauek 230.737 euro eman zituzten, Eitbren web orrian jartzen duenez, guztiak ere ikerketara bideratuko dira, Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEF) edo BIO Fundazioaren bidez kudeatuko direlarik.
Borondatezko lanaren emaitza bikaina litzateke (eta hala da), ez balitz eta, Kataluniako maratoiaren itzala ondoan duelako.
Aipatu bezala, Ara egunkarian ikusi ahal izan dudanez, muineko lesioentzat dirua jasotzeko egindako maratoian, TV3 kateak, beste hainbat komunikabiderekin elkarlanean, 7.246.114 euro jaso ditu. EiTBkoa bezala, ez da oraindik itxi, eta egunkari argitara berriak dioenez, 2004an jarritako marka gainditu nahi du, 8.712.000 eurotara helduz.
Bi zenbakiak alderatzea gaiztakeria handia da, nola populazioari dagokionean, hala telebistaren eraginaren dagokionean alde handia dagoelako. Baina hain handia al da bi telebista kate, bi herrialdeen arteko aldea?
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu. zuzeu said: Katalanak eta euskal telebista ikusleak: arrunt ezberdinak gara: https://zuzeu.eus/?p=20248 […]
Kontutan eduki beharreko beste puntu bat Eitb-k hainbat eta hainbat ikusle galdu dituela da, neu barne. Baina bai, aldea nabarmen xamarra da, eta hori katalanak direla takañoak…
Kontuan izan beharreko datua: bi maratoiak zeharo desberdinak direla.
– TV3k 15 orduko saioa egiten du maratoiari buruz, zuzenean. ETBk konexio batzuk deigunearekin, eta albistegietan erreportaje gutxi batzuk.
– TV3ko maratoia ez da telebistan bakarrik, kalean ere hainbat ekimen jartzen dituzte martxan, eta disko eta liburu bereziak argitaratzen dira.
-TV3k fundazio berezia dauka maratoia kudeatzeko propio sortua: fundació la marató de TV3.
Beraz, kontua ez da ikusleak desberdinak garen edo ez. Kontua da, EITBren maratoia hangoaren laurdena dela.