Ez hotzitu, egin irri


Hotz handia egiten du egunotan,

baina hori ez da

ene barruak uzkurtuta egotearen arrazoia.

Ikusten zaitudan bakoitzean

ez hozteko mezua jasotzen dut

zure begietatik,

“ez hotzitu, eta egin irri”.

Eta nire hitz bakoitza

Zure masailean laztan bat bihurtzen da.

Oier Aranzabal

Barruan Gaude elkarrizketa saioa ZuZeu Podcasten. Ispilu Beltza kultur magazina Donostia Kultura Irratian. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude