Kanpaina sionista abiatu dute Wikipedian

Israelgo eskuinaren azkenekoa “edizio sionistan” sakontzeko ikastaroa da. Yesha Council kolonoen ordezkaritza talde batekin batera, Israel Sheli eskuineko taldeak prestatu du idazleak haien gisara hezteko ikastaldia. Asteartean izan zuten lehen eskola Jerusalem hirian.

Proiektu hau kanpora eta barnera so egina da. Alde batetik, hebreerazko bertsioan idatzi beharko dute bertako iritzi publikoan eragiteko. Bestetik, ingelerazko bertsioan ere aldaketak eginen dituzte, “sarrera positiboen” bidez Israelen itsura hobetze aldera. “Ez dugu eskuineko Wikipedia eraiki nahi, gure aburua gehitzea baizik” esan du Yesha Councileko zuzendari Naftali Bennettek. Bere aburuz “internet ez da egoki erabiltzen” eta Israelen jarrera “beldurgarria” da. Horren adibide paratu du ‘Askatasunaren Flota’, zeinaren wikia arrunt bisitatua izan baitzen.

MzE0Mg==

Lehia hebrearra
Yesa Councilek, “editore sionistarik onena” zein den erabakiko dutela argitu du ere. Beraz, heldu diren lau urteetan aldaketa sionista gehien egiten dituen pertsonak irabaziko du txapelketa eta saria globo bidai bat izanen da Israelgo ortzian zehar.

BARDO GORRI NAFARRA