Jo ezazu Donostiako Martxa zure smartphonean

IMG_0379“Bagera, gu ere bai. Gu beti pozik, beti alai. Beti alai!” Danbor-hotsak Donostiako kaleak zuriz eta urdinez margotuko ditu hemendik ordu gutxira. Gauerdian bandera igotzen denetik, 24 orduz, inolako etenik gabe. Ezinezkoa izango da burrunbatik ihes egitea, baldin eta festan dagoen hiria eta gainontzeko mundua banatzen dituen muga zeharkatzen badugu. Danborra ez denean, edozein gainazal bihur daiteke norberaren donostiartasuna adierazteko bidea: mahaia, autoaren bolantea, hormak… eta, orain, baita zure smartphonean ere!

San Sebastian eguna Donostiatik urrun pasa behar baduzu, danborra gogo biziz jotzerik ez baduzu izango edo, besterik gabe, Donostiako Martxa jotzeak txoratzen bazaitu, San Sebastianen arima zure smartphonera eraman dezakezu. Ikasplay enpresa donostiarrak DonostiON izeneko aplikazioa garatu du, zure Android edo iPhonean Donostiako Martxa jotzeko. Androiden Marketetik edo Appleren App Storetik jaitsi dezakezu zure telefonora, eta doan gainera.

Zuzendari birtual baten gidaritzapean, aplikazioak Donostiako Martxa jotzeko eta kantatzeko aukera ematen du Konstituzio plaza birtual batetik. Hitzak ez badakizkizu ez duzu zertan larritu, pantailan agertzen joango baitira kantarekin batera, karaoke baten modura. Hiru maila daude aukeran: erraza, normala eta zaila. Geroz eta kolpe gehiago asmatu, orduan eta puntu gehiago eskuratuko dituzu. Zeure puntu-kopurua sailkapen orokorrean ikusiko dituzu, gainontzeko erabiltzaileenekin batera.

Aplikazioa gaztelaniaz zein euskaraz erabil dezakezu eta smartphone eta tabletetan funtzionatzen du.

Jaitsi aplikazioa eta has dadila festa! Donostiarra izan ala ez, ederki pasako duzu; ziur. Orain ez dituzu 365 egun itxaron beharko Donostiako Martxa jotzen gozatzeko.

 

Donostia, Donostiako Martxa, San Sebastian eguna, Smartphoneak

UDAZKEN KOLOREAK

Zer duzu buruan “Jo ezazu Donostiako Martxa zure smartphonean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude