Euspot lehiaketa, irudi digitala gure bizitzako harremanetan

Euspot lehiaketa, irudi digitala gure bizitzako harremanetan –

Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskadiko erreferentziazko spot lehiaketaren zazpigarren edizioa martxan da. “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” da aurtengo euskarazko spot lehiaketako gaia.

Aurten, Euspot lehiaketak sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egitea nahi du. Sare sozialak gure bizitzako ia esparru guztietara zabaldu dira, eta horrek gure artean harremantzeko moduak ere baldintzatzen ditu.

Nerabe zein helduok, sare sozialetan gutaz lantzen dugun irudiari garrantzia handiegia ematen ote diogu? Alderdi birtual horretan jasotzen dugun erantzun, oihartzun eta oniritzi edo oniritzi ezari kasu gehiegi egiten ote diogu? Horretaz jabetu behar gara.

Sare sozialetan eman beharreko irudiak baldintzatzen gaitu? Besteek esango edo erantzungo dutenaren arabera jokatzen dugu? Nahi duguna bakarrik erakutsi edo esaten dugu? Sare sozialak, gure esku dauden erremintak, jendeak gutaz nahiko lukeenaren erakusleiho edo eragile bihurtu ditugu?

Dena ez da erreala, fikzio asko dago bertan eta guztia ez da dirudiena; ez jauzi tranpa horretan. Zure jokamoldea aldatzen ari zara ‘atsegin dut’ edo jarraitzaile gehiago lortzeko?

.

Bost sari banatuko dira:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro

3.- Publikoaren saria. / 500 euro

4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro

5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

Lanak aurkezteko epea

Parte-hartzaileek maiatzaren 2ra bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko

.

Informazio gehiago: www.euspot.eus

Euspot lehiaketa, irudi digitala gure bizitzako harremanetanEuspot lehiaketa, irudi digitala gure bizitzako harremanetan