Irakasle agenda digitala doan sarean
Artez Euskara Zerbitzuak, Plazagunearekin elkarlanean, sarean jarri du irakasle agenda digitala. Egun paperean ateratzen duen agendaren euskarri digitala dugu berau. Tresna digital hau erabiliz, irakasleak eguneroko eskolako gestioa era erraz baten eraman ahalko du, eta guztia doan.
Ondokoak dira bertan aurki daitezkeen atalak:
1. SARRERA DOKUMENTUAK.
Dokumentu ezberdina, sarean era seguru baten izateko aukera ematen du agendak. Irakasleek nahi dituzten dokumentu guztiak igotzeko aukera izango dute, horrela edonondik kontsultatzeko aukera izango dute.
2. URTEKO PLANING-a.
Urteko planing-a bistaratze bakarrean ikusteko aukera. Bertan egin beharrak gehitzeko aukera izango dute.
3. ORDUTEGIAK.
Urteko klase ordutegia betetzeko aukera izango dute bertan.
4. HELBIDETEGIA.
Nahi beste kontaktu gordetzeko aukera. Emailak bertatik bidaltzeko aukera ere ematen du.
5. ASTEKAKO AGENDA.
Asteroko agenda da berau, agenda formatu tradizionalean. Egin beharrak gehitzeko aukera dago bertan.
6. NOTA ETA HUTSEGITEEN JARRAIPENA.
Ikasleen nota eta huts egiteen jarraipena egiteko aukera ematen du tresna honek. Ponderaziorako aukera ere ematen du, bakoitzak aurrez jarritako baldintzekin.
7. TALDEAREN JARRAIPENA.
Ikasleen fitxak eta hauen datu guztiak bertan jasotzeko aukera ematen du atal honek.
8. BILERA FITXAK.
Bilera guztien aktak gordetzeko agiritegia dugu berau.
Nahi duen orok du agenda erabiltzeko aukera, horretako interneterako konexioa eta altan ematea baino ez da behar. www.artez.net/irakasleagenda helbidean sartu, eta klikatu agenda probatu estekan.
Tresna honen helburua egun Artezek argitaratzen duen paperezko irakasle agendaren osagarria izatea da, eta irakasleei lana erraztea. Zauden tokian zaudela, ordenagailu bat eskura badaukazu eta interneteko konexioa, agenda erabiltzeko aukera izango duzu.
Sartu eta erabili, eta proposamenen bat baduzue, hauek ongi etorriak izango dira, gure asmoa zuen proposamenekin agenda hobetzea baita eta jada erabilgarria den tresna erabilgarriago bihurtzea.
EZIN DUT IRAKSLE AGENDA DIGITALA ESKURATU
ESKERRIK ASKO