Jarraitzaileak egin, ez bezeroak

Duela urte erdi, Unai Artetxeren idatzi batek arreta deitu zidan. Doinu zorrotz batean honako adierazpenak irakurri nizkion Incultos de la comunicación izenburupeko idatzian : « Hemen betidanik produktuak saldu dira, ez marka » eta « Krisia iritsi da, eta zer gertatu zaigu ? Produktua ez daukala hainbesteko garrantzirik, merkatuan dagoen guztiak kalitate bertsua duelako. Bakarrik salbatzen dira markak, egiten duten produktua ez delako gurea baino hobea, baizik eta irudi bat daukatelako, balore bat, bezeroekiko konpromisu emozionala, eta haiengan komunitate eta harrotasun sentsazio bat eragiten dutelako. Horri esker krisiak eragin gutxiago izan du haiengan ».

 

Nik ez daukat Unaiek daukan ezagutza hemengo enpresagintzari buruz, baina hilabetetak etorri hilabeteak joan, ohartzen ari naiz arrazoia daukala, eta oraindik asko egiteko dagoela horren alde. Lan merkatuari begiratzean, ohartzen gara enpresa askok garrantzia asko ematen diotela komertzial lanari eta oso gutxi marketing-ari, alegia, etekinak berehala ateratzeari eta ez hainbeste epe luzeko jarduerari. Lan eskaintzak begiratu besterik ez dago. Komertzialarenak asko daude, marketing-ean aritzeko, ordea, askoz gutxiago.

Alta garaiak aldatu dira. Aipatutako idatzi horretan Unaiek zion « (Zuzendari berriek) onartu behar dute produktuen garaia bukatu dela, markarena dela gaurkoa ». Joan den astean izan nintzen jardunaldi batzuetan, Pere Rosales komunikazioan aditu katalanak are haratago joan zen « Online bidezko aholkuen garaian gaude ». Nik, ez daukat dudarik horretan, eta joera hori orokortu ez bada oraindik, gero eta indar gehiago hartuko du.

Rosalesek hiltzaldia bukatzean jarri zigun bideoak bi ideia horiek ongi uztartzen dituztela iruditzen zait. Jarraitzaileak egin behar dira ez bezeroak.

[vsw id=”ZNjLav0MZs8″ source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

harriague, komunikazioa, marketing-a, xan
Xan Harriague

GAUZA AGERIA

2 pentsamendu “Jarraitzaileak egin, ez bezeroak”-ri buruz

  • Aupa Xan!

    Eskerrik asko aipuagatik.

    Egia esan, nahiko ezkorra naiz gure enpresek (ez denek,noski) marketinari buruz duten iritzia ikustean. Batzuk txikiegiak direla aitzakitzat hartuta, beste batzuk inbersio bezala hartu beharrean gastua ikusi baino ez dutelako egiten…

    Argi dagoena da horrela pentsatzen duten enpresek beraien ikuspegia aldatu behar dutela, eta, batez ere horrelako krisi garaian, marketinaren eta inobazioaren aldeko apustua egin.

  • Xan Harriague

    Nik baikorra izan nahi dut. Ea polliki polliki enpresaburuak konbentzitzen ditugun. Azkenean biziraun nahi badute, konturatu beharko dira lehengoko errezetek ez dutela gehiago balio, eta zuk diozun bezala, marketina eta berrikuntzaren alde egin beharko dutela. Nonbait krisia gure aurkaria da, baina aukera bat bihurtu daiteke hori defendatzen dugunontzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude