Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea
Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea
Asteburu honetan egiteko gozoki bat proposatu nahi dizugu: erraza, bikaina, inguruko guztiak pozteko modukoa eta zu zeu ere bai. Ez horregatik! intxaur eta txokolate browniea.
…
Intxaur eta txokolate browniea
…
…
Osagaiak:
- 125g Irin
- 125g Gurin
- 125g Azukre
- 125g “70%” txokolate
- 50g intxaurr
- 2 arrautza
- gatza
Errezeta:
- Txokolatea zati txikitan jarri
- Gopor edo bol batean gurina eta txokolatea mikrouhinean urtu.
- Nahasketa honi, azukrea gehitu eta ongi nahasi.
- Arrautzak ongi irabiatu kolore “zurixka” hartzen duten arte.
- Kontu haundiz, irina eta arrautzak, lehenengo nahaskerari, txandatuz gehitu eta nahasi.
- Dena ongi nahasirik dagoela, intxaurrak gehitu.
- Labetzeko moldea gurinaz igurtzi eta irin apur bat ongi sakabanatu jarri. (Honek brownia eginda dagoenean, hautsi gabe ateratzea erraztuko du).
- Lortu dugun nahasketa ipini gainetik.
- 180ºtan labetu 20 minutuz eta hozten utzi.
Kasu!
Lagungarri eran, garaiko fruta eta gustuko izozki batekin dasta daiteke. Mango, laranja, sagarra…
Labetzeko moldearen arabera, browniak altuera bat edo beste izango du, hortaz, labetzeko denbora ere honen araberakoa izango da.
Eginda dagoela ikusteko, txotx bat browniaren erdian sartu eta atera behar da. Txotxa garbi irten ezkero, egina dago. Hori bai, krematsu geratzea nahi bada, txotxarekin kontrolatu beharko da egoste puntua.
On egin!