Plazer mazedonia

Plazer mazedonia

Batzuetan argazkiek ez dute errealitatea helarazten. Irudi batek iradoki dezake bat bestearen aurka biolentzia erabiltzen ari dela, alderantziz denean; edo negar zein algara saio baten testuingurua aldatu, baita pertzepzioa zentzu askotan engainatu ere. Argazkiek hori dena egin dezakete. Baina pinturak…

Plazer mazedoniaPasa pasa eginda geratu naiz koadro honen irudia ikusi orduko. Erdi Aroan aberatsen bizitza ona zela pentsatzen nuen aurretik, Aro Garaikidean ikusitakoak ikusita, baina kontxo, hori bai dela festa egiten jakitea eta beste dena pitokeria galanta! Dena den ez nago oso ziur ze punturaino sentituko nintzatekeen eroso mahai…, diñot, bainu buelta horretan eserita. Etxean erakutsi didate ez dela sabela hustu behar jaten den toki berean, eta ez dakit irudiko oturuntzan arau hori errespetatzeko prest leudeken.

Animali guztiak bezela plazeretan itota biziko nintzateke nigatik balitz, eta denok bezala, maite dut jan, edan eta larrua jotzea. Baina ez daukadana oso garbi da hiru plazer horiek nahastuko nituzken. Jana eta edana bai, noski, baita sexua eta edana ere. Baina jana eta sexua ez zaizkit oso bateragarriak iruditzen. Aurrena bat eta gero bestea. Ez nuke behar bezela gozatuko haragi erre pusketa on batez aldi berean haragiak erretzen banabil konpainia ematen didanarekin, eta nire eskuak ez luke larru lagunaren izterra behar bezela ferekatuko beste eskuan oilasko izter bat eusten egonez gero.

Dena den, plazera norberaren neurrira eraiki behar da, ni ideia lizunak proposatzera nentorren, besterik ez.

Plazer mazedonia
edana, erdi aroa, jana, Plazer mazedonia, plazera, sexua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude