Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura: Burujabetza Teknologikoa

Informatikari Euskaldunen XI. Bilkurak Burujabetza Teknologikoa izango du protagonista –

Bilkura UEUko Informatika sailak, Miramon Enpresa Digitalak eta Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu dute eta maiatzaren 17an izango da, Donostiako Miramon Teknologi Elkargunean. Hamaikagarren edizioko gai nagusia Burujabetza Teknologikoa izango da, eta aurrekoetan bezala, esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak ere sortu nahi dira. Egun berean III. Euskarazko Internet Eguna ospatuko da, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean. Matrikula doan da baina izena eman behar da www.ueu.eus helbidean.

Informatikari Euskaldunen XI. Bilkurak Burujabetza Teknologikoa izango du protagonista

.

Edurne Larraza bilkurako koordinatzaileak gai hau aukeratzearen arrazoiak ematen ditu: “Pil-pilean dagoen gaia da burujabetzarena, ertz asko dauzkana, eta guk, informatikari euskaldunok, teknologiaren talaiatik begiratu eta aztertu nahi genukeena. Teknologiak gure bizitzako alderdi guztiak zeharkatzen dituen garaian, gutako bakoitzak bere erabilera eta garapenean egiten duen ekarpenari aurrez aurre begiratu nahi genioke. Jendarte antolatu eta burujabe bat lortzeko bidean teknologiek jokatu beharreko papera izango dugu eztabaidagai. Burujabetzaren oinarri izan daitezkeen proiektuei buruz hitz egiteko eta teknologia horien ideazio eta ezarpenerako bideak aztertzeko helburuarekin, entitate ezberdinak sartu nahi izan ditugu eztabaidan: instituzioak, herrigintzatik abiatutako ekimenak, arloko profesionalak eta baita akademia bera ere”.

IKUSI EGITARAUA

Josu Waliñok, PuntuEUS Fundazioko zuzendariak maiatzaren 17an mundu guztian Interneteko nazioarteko eguna ospatzen dela azaldu du, eta III. urtez jarraian PuntuEUS Fundazioak, III. Euskarazko Internet Eguna antolatuko duela euskarak sarean duen egoera gogora ekartzeko: “Oraingoan, testuinguru berezian, burujabetza digitalaren testuinguruan eta UEUrekin elkarlanean. Izan ere, burujabetza digitalaz ari garenean hizkuntzaz ere ari gara. Erronkak eta helburuak buruan Euskara Interneten bizirik dagoela ospatzea da asmoa, eta datozen urteotan are biziago egon dadin konpromisoa dugula aldarrikatuko dugu Euskarazko Internet Egunean, modu irekian eta jai giroan. Gainera, erronka berri bat jarriko dugu jomugan: 10.000ra goaz. Bazatoz?”.

Bilkurako matrikula DOAN da, baina derrigorrezkoa da izena ematea: www.ueu.eus

Informatikari Euskaldunen XI. Bilkurak Burujabetza Teknologikoa izango du protagonista

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)