Altsasun ere euskara egoki baloratu behar da

Altsasun ere euskara egoki baloratu behar da –

Altsasun ere euskara egoki baloratu behar da2009. urtetik 2015. urtera, UPNk ingelesa jakitea baloratu zuen A eta B mailako oposizioetan. Oposizio batean %10eko puntuazioa ematen bazitzaion ingelesa jakiteari, ezinezkoa zen %90 baino puntuazio handiagoa lortzea ingelesik jakin gabe. Aldaketaren aldeko Udalek, berriz, bestela jokatzen dute euskararekin: Maiz, euskara baloratzen denean ere, gehieneko puntuazioa lor daiteke euskararik jakin gabe ere. Esaterako: 2018ko urtarrilaren 22an Altsasuko bi lan deialdi argitaratu ziren Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Horietan, euskaraz jakitea % 5 puntuatzen zen, baina euskaraz jakin gabe ere, beste merezimendu batzuekin, %100eko puntuazioa lor zitekeen.

Horrexegatik, Administrazioan Euskaraz taldeak kexa jarri zuen Arartekoaren bulegoan.

2018ko martxoaren 27an, gomendio hau eman dio Arartekoak Altsasuko Udalari: Euskaraz jakitea ezinbestekoa ez den kasuetan, merezimendu moduan baloratu behar duela euskara, eta ez dela zuzena euskararik jakin gabe puntu guztiak lortzeko aukera izatea, horrek euskararen balioa gutxitzen baitu.

Eguesibarko Udalak, Burlatako Udalak eta orain Altsasuko Udalak jaso dute gomendio bera. Behingoz Administrazio Publiko guztiek beteko al dute irizpide hori?

Altsasun ere euskara egoki baloratu behar da
altsasu, euskara
Joseba Otaño

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude