Ikusi Nafarroa timelapse moduan

Ikusi Nafarroa timelapse moduan

Ikusi Nafarroa timelapse moduanZiur badakizula zer den timelapse bat, baina mailegu honen esanahia labur azalduko dugu badaezpada: bideo sekuentzia baten abiadura azkartzean lortzen den teknika bat da, non gauzak benetan baino agudoago mugitzen ikusi daitezkeen. Teknika ezberdinak erabil daitezke timelapse bat lortzeko, eta arruntenak honakoa biak:

  • Bideo sekuentzia bat grabatu, eta ondoren editatuz bere abiadura bizkortu.
  • Argazki ezberdinak egin denbora-tarteak hartuta hauen artean. Ondoren edizio lanen bidez argazki hauek lotu eta Time-Lapse efektua lortu daiteke.

Batzuk zinez ikusgarriak diran, denboran luze jotzen duten prozesuak ikusi baititzazkegu; esaterako, zuhaitz bat nola hazten den. Zuhaitz honen kasuan lau hilabetetako hazkundea erakusten da 15 segundotan, egunero argazki bana eginez.

Ez da teknika berria timelapsea, inodik inora; Txema Ortiz eta Iñigo Labaienek, esaterako, egin zuten jada ezaugarri hauek bildu eta birala bihurtu zen Iruñeako bideo bat. Lau hilabete pasa zituzten hiritik bueltaka emaitza hau lortzeko.

Ikusi Nafarroa timelapse moduan

Baina gutxitan ikusi ditugu argazki infragorriekin egindako timelapseak, eta are gutxiago gure inguruan. Ezaugarri hauek biltzen dituen bideoa egin dute Nafarroan, berriz ere Txema Ortizen eskutik. Pasa den abenduan zehar hartutako 6.000 argazkiekin osatu dute 03:48 minutuko iraupena daukan bideoa, Nafarroa osoko irudiekin. “Another World” izenarekin kaleratu dute lan ikusgarri hau. Ikusgarria, zinez, gure begiek ikusi ezin dituzten argi-izpiekin osatuko irudiak direnez.

Argia erradiazio elektromagnetiko bat da, eta gizakiok, orokorrean, 400-700 nanometro arteko oszilazioa daukaten izpiak ikusteko gai gara. Ortizen timelapsean ikus daitezkeen argi izpiak 700 eta 1200 nanometro artekoak dira.

Zer egin zure kamerari izpi infragorriak har ditzan?

Soluzio erraza profesional bati ordaintzea da; badaude web orriak horretarako, adibidez LifePixel (aldaketa horiek egiteak 150-250€ bitarteko kostua izan dezake). Zeure burua kamerari aldaketak egiteko gai ikusten baduzu hona hemen azalpen labur bat: kameraren sentsorea daukan filtroa kendu behar da, horrek soilik gizakion begiarentzako ikusgarriak diren izpiei uzten dielako sartzen. Ondoren filtro ezberdin bat ezarri, izan infragorri zein ultrabioletarako. Biak nahi izanez gero, espektro ikusgarriari ere pasatzen utzi beharko genioke, eta horrela “espektro osoko” kamera izango genuke.

Ikusi Nafarroa timelapse moduan
hizkuntza-teknologiak, Ikusi Nafarroa timelapse moduan, infragorriak, nafarroa, timelapse, txema ortiz, ultrabioletak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude