IBIL2D: Euskal Herria alderik alde telebistan, Interneten eta errealitate areagotuan

Jon Gomez Garai gazteak aurkeztua, IBIL2D saioaren lehenengo atalak Urduñatik Nerbioi ibaiaren sorbururako bidea egin du, eta bertan bisita daitezkeen interesgune esanguratsuenak erama ditu pantailara. 

Larunbatero emitituko da ETB1en, “Finlandia” umorezko saioa baino lehen. Emisio ordu ofiziala 21:30ean da, baina aldaketak egon daitezke. 

IBIL2D ez da telebista saio arrunta, ordea. Telebistan kontatzen direnak ikusleak bere kabuz bizi, ikusi eta senti ditzan du helburu. Horretarako, hainbat baliabide jarriko ditu Interneteko erabilltzaileen eskura. 

Mapak, GPSa eta Errealitate areagotua 

Prosatutako ibilbideak ikusleek poltsikoan eraman ahal ditzaten, saio bakoitzean ikusitako eta erakutsitako toki esanguratsuenak mapa gainean jarriko ditu IBIL2D saioak. Egindako ibilbide osoaren GPS arrastoa Google Maps-en gainean jarriko du eta, gainera, GPS arrasto hori ordenagailura jaisteko aukera eskainiko du. Hartara, nahi izanez gero, ikusleak GPS gailuan gorde eta hurrengo asteburuan bere kabuz egin ahal izango du telebistan proposatu zaion bidea. 

Mapak eta GPS arrastoak ez ezik, beste baliabide eder bat ere izango du ikusleak eskura. Errealitate areagotua izeneko teknologia erabiliz, mugikorraren kameraren bitartez inguruari begiratu ahala pantaila gainean erakutsiko zaizkio bisita ditzakeen tokiak. Interesgune bakoitzak informazio gehigarria izango du lotuta eta mapa gainean ikusi ahal izango da bertara nola irits daitekeen, besteak beste. Smartphonean Layar edo Wikitude nabigatzaileak instalatzea ezinbestekoa da horretarako. 

Lehenengo saioa joan den larunbatean emititu zen baina zerbitzu hau oraindik ez dago eskuragarri errealitate areagotuan. Aste honetan bertan abian jartzea aurrikusi dute arduradunek. 

Sare Sozialak 

Blogean hurrengo saioari buruzko informazioa plazaratuko da astero. Gainera, Twitter eta Facebook sare sozialen bitartez, ikusleen eta saioa egiten dutenen arteko elkarrizketa zuzena sustatu nahi da. 

Informazio gehigarria, estekak, argazkiak eta bestelakoak argitaratuko dira bai blogean eta baita sare sozialetan ere. Ikusleak ere parte hartu ahal izango du IBIL2D saioa eginez. Ez baita ikusle hutsa. Aurkeztutako ibilbideen inguruko informazio gehigarria argitara dezake blogean, Facebooken edo Twitterren iruzkina eginez. 

Gainera, saio guztiak ez dira oraindik grabatu. Horregatik, ibilbide berriak propostzeko aukera zabalik dago. Proposamena jaso ostean arduradunek saioa grabatzeko aukerak aztertuko dituzte.

Bagate

Irudia | Bagate | IBIL2D | Creative Commons By SA

Kazetaria

Zer duzu buruan “IBIL2D: Euskal Herria alderik alde telebistan, Interneten eta errealitate areagotuan”-ri buruz