“Hiztegi proba” euskararen ezagutza neurtzen duen bitartean hitz berriak ikastea ahalbidetzen duen joko berria
BCBL neurozientzien zentroak eta EHUko Euskara Institutuak 5 minutu baino gutxiagoan pertsona batek euskarazko hiztegia zenbateraino ezagutzen duen neurtzen duen aplikazio bat abiarazi dute.
Ikertzaileek mundu osoko euskal hiztunengana iritsi nahi dute sare sozialen bitartez.
Ikerketaren emaitzak irakurleek euskaraz idatzita dauden hitzak nola prozesatzen dituzten eta hizkuntza horretako lexikoaren ezagutza nolakoa den aztertzeko erabiliko dira.
Hitza euskara estandarrekoa den edo ez erabakitzeko online jokoa. Hori da Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutua zentroen proposamen xumea eta mundu osoko euskal hiztunek “Hiztegi proba” jokoan http://hiztegia.bcbl.eu online aplikazioaren bidez parte har dezaten nahi dute.
Ikerketa honen xede nagusia euskadunen hiztegi maila neurtzea da, bai euskara ama-hizkuntza dutenena, bai euskara bigarren hizkuntza duten edo ikasten ari diren horiena ere, era horretan irakurleek euskarazko material idatzia nola deskodetu eta prozesatzen duten ulertu ahal izateko.
Orain dela gutxi Manuel Carreiras eta Jon Andoni Duñabeitia doktoreek osatzen duten BCBLko lan taldeak antzeko ekimen bat abiarazi zuen gaztelaniako hiztegiaren ezagutza nolakoa den ikertzeko asmoz, eta izan duen arrakasta ikusita ikertzaileek Pello Salaburu doktoreak zuzentzen duen Euskal Herriko Unibetsitateko Euskara Institutuarekin eta Marc Brysbaert doktorea buru duen Ganteko unibertsitateko (Belgika) ikertzaile talde batekin batera proba horren euskarazko bertsio bat diseinatu dute euskal hiztun natibo eta ez natiboen datuak jasotzeko.
Hitz ezagunak eta ezezagunak
Aplikazioa dagoeneko plataforma higigarrietarako (tabletak eta interneterako konexioa duten telefonoak) eta ordenagailuetarako eskuragarri dago. Joko labur horretan erabiltzaileak pantailan agertzen zaion hitza euskaraz existitzen den edo ez erabaki beharko du. Proba egin ondoren, aplikazioak erabiltzaileak euskaraz ezagutzen duen hitzen ehunekoa ematen du. Horrez gain, aplikazioaren bidez ezagutzen ez diren hitzen esanahia ere zuzenean kontsulta daitezke.
Ikertzaileek Facebook eta Twitter (#hitzaedoez hashtagarekin) moduko sare sozialei esker jokoak hedapen handia izatea eta mundu osoko euskal hiztunengana iristea espero dute.
Hitz bakoitzari dagokion erreakzio denboraren emaitzak (hizki katea pantailan agertu denetik erabiltzaileak erantzun duen arte igaro den denbora) etengabe handitzen ari den datu base handi batera igarotzen dira, aste gutxi batzuen buruan euskarako 25.000 hitz baino gehiago irakurtzeko behar den batezbesteko denboraren estimazio hurbil bat egitea ahalbidetuko duena.
Proiektu honetako ikertzaile nagusietako bat Jon Andoni Duñabeitia da eta adierazten duenez, “aplikazio honek eskualde ezberdinetako eta hizkuntza soslai ezberdina duten dozenaka mila euskal hiztunek ezagutzen duten euskal hiztegiaren estimazio objektibo bat izatea ahalbidetuko digu”. Informazio horri esker ikertzaileek hitzak euskaraz irakurtzearekin lotuta dauden mekanismo psikolinguistikoak ikertzeko balio handia duen materiala jasoko dute. Gainera, Duñabeitiak dioenez, “plataforma birtualak edozein lekutik erraz eskuratu daitezke, eta horrela Euskal Herrian dauden euskal hiztunengana zein munduko beste edozein lekutan daudenengana iristea posible da, esate baterako Ameriketan daudenengana”.
BCBLko zuzendariak, Manuel Carreirasek, adierazi duenez, “euskal hiztun natibo eta ez natiboen zenbateko esanguratsu baten datuak jaso ondoren, hizkuntza horretan hitz solteak nola irakurtzen ditugun jakingo dugu, hartara burmuinak material idatziarekin nola lan egiten duen ondorioztatu ahal izateko”.
Bestalde, Pello Salaburuk esan duenez, “euskararen gisako hizkuntza batek komunikabideetako teknologia berriekin bat egin duela” erakusten duen proposamen hau “hainbat ikerketa zentroen arteko elkarlanaren ondorioa da. Jokoaren bidez hiztunek haien hizkuntzaren lexikoari dagokionez duten ezagutza nolakoa den jakiteko gogoa piztuko dugu”.
BCBLri buruz
Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroa Donostian kokatuta dagoen eta kognizioa, burmuina eta hizkuntza ikertzen duen diziplinarteko nazioarteko ikerketa zentro bat da. Jaurlaritzak sustatzen du Euskadin zientzia eta ikerketa bultzatze aldera. Zentroa BERC (Basque Excellence Research Center) deiturikoen artean dago eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kidea da, besteak beste, Ikerbasque, Innobasque, Gipuzkoako Aldundia eta Herriko Unibertsitatea (EHU) hartzen dituena.
Euskara Institutuari buruz
Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara Institutuak euskal hizkuntza aztertzea du xede, besteak beste, gramatika, lexikoa, gizartearen esparruan egiten den erabilera eta terminologia zientifikoa. Euskara Institutuak sarean eskaintzen ditu XXI. mendeko euskarari dagozkion datu base moderno eta handienak (gramatikak, corpusak, hiztegiak, …).
Nahiko dibertigarria da ta bai hitz berriak ikasten dituzu, halare Euskara maila ez du esaten, ta nik edo ez dut gogoratzen ikasitako hitz batzuen idazteko era edo aldatu dira (lena izango da).
Rollo = Roilo idazten zela uzte nuen baina ez rollo idazten da, ta len ez naiz konturatu baina Ña hitz batzutan onartzen du, ñiñirtu ere esaten du hitza dela batuan, ta esanahiari ematerakoan hiztegian zebait arraro agertzen da, gero begiratu dut ta disdira egitea da.
Suposatzen dut Ñ exzepzionalki lekua duela Batuan, nik gogoratzen dut IN jatzen genula baina ez askoz gehio.
Andereino ta ez Andereño, Ikurrina ta ez Ikurriña…
Uste baino gaizkigo nabil Euskaran nahiz ta nere ama hizkuntza ez izan (biak batera ikasi nitun baina ez da ama hizkuntza) ta jokua esan maila altua dudala ama hizkuntza duen hiztun batentzat.
Ta bitxia egin zait Gazteleraz jokatutako lenan, Euskaraz jokatutakoan baino emaitza txarragoa izan dudala.
Nahiko dibertigarria da ta bai hitz berriak ikasten dituzu, halare Euskara maila ez du esaten, ta nik edo ez dut gogoratzen ikasitako hitz batzuen idazteko era edo aldatu dira (lena izango da).
Rollo = Roilo idazten zela uzte nuen baina ez rollo idazten da, ta len ez naiz konturatu baina Ña hitz batzutan onartzen du, ñiñirtu ere esaten du hitza dela batuan, ta esanahiari ematerakoan hiztegian zebait arraro agertzen da, gero begiratu dut ta disdira egitea da.
Suposatzen dut Ñ exzepzionalki lekua duela Batuan, nik gogoratzen dut IN jatzen genula baina ez askoz gehio.
Andereino ta ez Andereño, Ikurrina ta ez Ikurriña…
Uste baino gaizkigo nabil Euskaran nahiz ta nere ama hizkuntza ez izan (biak batera ikasi nitun baina ez da ama hizkuntza) ta jokua esan maila altua dudala ama hizkuntza duen hiztun batentzat.
Ta bitxia egin zait Gazteleraz jokatutako lenan, Euskaraz jokatutakoan baino emaitza txarragoa izan dudala.
Eta Euskal Herria hitza da edo ez da?
Non pasa zenituen txikitako urteak galdetu eta aukerako lehen erantzuna, Espainia; bigarrena, Frantzia; etab.
Beharrik Liberia ageri den
🙁