Beste gizon batekin egin dut amodioa nire senarraren aitzinean (1)

Emakumea extasian. (Richard Anderson cc-by)

Julie eta Pierre elkarrekin dira duela 17 urte, eta zazpi hilabetetik hona kandaulismoa ari dira esperimentatzen:  Juliek beste gizon batekin egiten du amodioa senarraren aitzinean. Horixe dute fantasia. Eta kontatu egin didate.

« Ez daukagu esperientzia handiegirik… », ohartarazi nau Juliek (izenak aldatuak daude, prefosta). Baionako etxe eder eguzkitsu bateko saloian gaude eserita. Jostailu multikoloreak daude nonahi, haur-marrazkiak eta euren hiru seme-alaben argazkiak.

Nire lagun batzuen lagunak dira, Julie eta Pierre, eta haren bidez euren berri izan nuenean, jakinmina sartu eta ea zertan dabiltzan kontatuko zidaten eskatu nien. Eta baietz.

Hala ere, wikipedian begiratu behar izan nuen kandaulista zer den: euren bikotekidea beste batekin amodioa egiten ikustea gustatzen zaiona. Horixe.

Berrogei urte inguruko bikote honentzat, Juliek dioen bezala,  « plazer partekatua da, bi eta hiru pertsonaren artean partekatzen dena. »

Esan bezala, 17 urte daroate elkarrekin. Juliek horretaz dio, ez zuela uste hainbeste iraungo zutenik elkarrekin apartatu gabe. Eta Pierrek irriz gehitzen du:  « Gainera beti nahi izan duzu rubio betaurreko gabe bat…», agerian dute konplizitatea. Finean amodio kontu bat da bientzat euren esperientzia.

 

« Honek ez du zer ikusirik asperdurarekin »

Zehaztu egiten dute : « Honek ez du zer ikusirik gure bizitza sexualean aspertzearekin. Benetako fantasia bat baizik ez da: egin dezakezu nahi duzun bizitza sexual ordenatua, baina horregatik ez zaitu zure benetako fantasiak sekula abandonatuko. »

Julie. Azkar erabaki genuen haurrak nahi genituela. Hasi eta sei hilabetera. Eta hiru izan ditugu bost urtean. Pena apur bat ere ematen zidan horrek, bikote bizitza oparorik ez baikenuen ukan, sexuari dagokionean, beti haurren inguruan…  Eta orain dela zazpiren bat urte, bikote arazoak izan genituen: Pierre engainatu nuen eta berak ere bai ni. Psikologo batengana jo genuen eta orduantxe ikusi genuen bidegurutzean ginela, arre edo so egin behar genuen: « esposatu ala bereiztu».

Pierre. Juliek engainatu ninduenean, ez nintzela jeloskor jarri konturatu nintzen. Baina dena xehetasun handiz jakin nahi nuen: nola gertatu ziren gauza guztiak… Eta orduantxe gauzatu zen ninre ametsa lehen aldiz.

 

kandaulismoa

« Beti ukan izan dut fantasia hau»

Vincent. Nik uste aspalditik izan dudala amets hori eta denboraren iragaitearekin hartu duela gorputza, azkenez. Juliek, aldiz, beti eduki du argi bere desira sexuala, zer nahi duen eta zer ez duen nahi eta nola, beti esan izan du. Nik ere banekien zer nahi nuen, baina ezpainetara ekartzea ez zen batere erraza.

Julie. Ohartua nintzen Pierrek bazituela ezkutuko desirak. Sarri ikusten nuen Internet begiratzen, baina zer ote zuen galdegiten nionean, ez zidan deus apartekorik kontatzen. Azkenean mintzatu ginen, hala ere:  « Gizonezkoek egin diezazuketen guztia bilatzen dut Interneten. » Pertsonalki ni ez naiz batere birtual zalea, baina nire buruari esan nion, horixe zela Pierreren sekretua.

Eta azkenean esan egin zidan:  « Asko gustatuko litzaidake zu beste norbaitekin amodioa egiten ikustea. » Irriarazi egin zidan: nola liteke hau guri gertatzea? Irreala zen, ez zen posible! Orduan esan zidan bere benetako fantasia bat zela, betidaniko desira bat…

Interneten hasi nintzen begiratzen kandaulismoaren inguruan zegoen guztia, leku dotore bat ere ere topatu nuen eta bertan ematen zen ezagutzera zergatik gizon batzuek euren bikotekidea beste batekin ikusi nahi duten. Testigantza ugari zeuden han eta esaten zuten bikoteek elkarrekin jarraitzen zutela gero, gauza ederra zela hura…  « Bon, hobeto konprenitzen dut orain. »

Berez, ideiak ez zidan arazo handiegirik sortzen: segula ez naiz fidela izan, sarri egin izan dut amodioa sentimendurik gabe, niretzat ez da prolema beste norbaitekin oheratzea… baina ezin ikus nezakeen nola egin behar genuen. « Ados, baina neuri gustatzen zaidan mutila izan beharko da. »

Pierre. Nik ez dut sekula insistitu. Ez dut asko hitz egin, berak bazekien zein zen nire guraria, baina ez dut sekula argudio zerrenda bat osatu. Egin baldin badugu, Juliek ere nahi zuela izan da.

Julie. Pierreri esan nion, egitekotan, jai arratsalderen batean beharko zuela izan, apurtxo bat edan eta gero. Eta bikoteak aldatzen dituzten klub kanbista horietako batera joan ginen. Beldurgarria zen! Xagu txiki bat bezala sentitzen nintzen han, beti egin izan baitzait zaila, inorengan desira piztu dezakedala sinestea. Gaur ere bai, oraindik. Gizonezko bat hurbildu zitzaigunean, izututa nengoen. Ez ginen inora ailegatu, beraz.

BainaIntereneteko  leku kanbistetara begiratzen hasi ginen elkarrekin. Denetarik dago eta asko. Gure baldintzak sartu genituen: Pierre ez dela bisexuala eta nirekin egiteko, bere aitzinean izan behar zuela.

Halaxe aurkitu genuen lehenengoa, Cyril.

Lehen aldia

Julie. Pierren berrogeigarren urtebeteze egunean, amuruski joan ginen jatetxe izardun batean afaltzera. Ondoko pub batean genuen hitzordua Cyrilekin, baina nik ez nuen argi ikusten nola bideratu behar genituen gauzak.

Elkarrekin hitz egin genuen. Farretxoak ere agertu iren… Baina han ez zetorren erabakirik inondik. Halako batean neronek esan nuen  « Garagardo hau amaitu eta bagoaz. Hortxe ondoko hotelean hartu dugu gela bat. » .

Pierre. Pubean Julieri begiratzen nion. Zalantzati ikusten nuen, baina atsegin handia eragin zidan berak erabakia hartzen zuela ikusteak…

Julie. gelan sartu ginenean, flipatu egin nuen apur bat. Cyrilek heldu ninduen gerritik eta asuntua hasi zen ahantxe bertan. Ez nengoen oso lasai, hori da egia. Indarra edo zerbait zegoen han. Bitxia zen, oso. Pierreri behatzen nion eta pentsatzen nuen ea nola ote zihoazkion berari gauzak. berari erekziorik ez ikusteak, urduritu egiten ninduen.

Pierre. Ez da harritzekoa, lehen aldia zen Julie nire aurrean amodioa egiten nuena!

Julie. Dena amaitu zenean, farre aztoratuan hasi nintzen. Nerbioak ziren, orduantxe lasaitzen. Cyrilek alde egin zuen, bere ematearekin zegoen eta geratuta.

 

Beste morroia

Julie. Aukeratu behar genuen beste gizonezkoak ezin zuen izan edonolakoa. Ondo ulertu behar genuen elkar, kilipa onak behar genituen, nolabait. Ez genuen inor hartuko bere zakil ikusgarriagatik…

Pierre. Beti da Julie erabakitzen duena. Ezingo nioke sekula esane « Zoaz gizon horrekin, zoragarria dirudi eta. »

Julie. Bai, kontu horrek horrela behar du. Badakit Pierrek ere asmatuko zukeela nor komeni zaidan, ederki ezagutzen bainau, nola fisikoki, hala moralki. Baina sedukzio poxin bat behar dut. Beharrezkoa dut neuk seduzitzea eta seduzitua izatea.

Pierre. Ideia absolutua Julieri plazera ematen dion morroi bat aurkitzea, baina hori baino gehiago ere bada: lagun bat izan litekeena aurkitzea.  Maiz esan diogu elkarri, bromatan, egunen batean Cyrilekin egingo dugula topo pubean eta, garagardo bat eta beste bat, esango dugula:  « Arraioa, ahaztu egin zaigu txortan egitea! »

Gizon askok ez dute ulertzen nire desira. Esaten didate, ea gizonezkoa ikusi nahi dudan nire emaztearekin, eta nik ezetz. Nire begiak emaztearentzat bakarrik daude, haren gozamena ikusteko eta gizonezkoari ez diot erreparatu ere egiten, finean.

Zoragarria da Julie. Bere gorputza, bere bisaia begiratzen ditut. Bera baizik ez dut ikusten. Gizonezkoari gehien begiratzen dizkiodan zatiak eskuak dira, batez ere Julieren arropa eranzten hasten denean. Baina azkenean, Julieren gorputza da gehien begiratzen dudana, buruz ezagutzen dudan gorputz hori. Hasieran galdetzen zidan « Baina zer da ikusi nahi duzuna?» Nik bera baizik ez dut nahi ikusi, momentu horien gozamenean!

Maiz esan izan dit ez duela film porno bat egiten ari balitz bezala sentitzea, et6a horixe esaten diot neuk ere, ez dudala begiratzen pornoa balitz bezala. Nik ez dut lehen planoak ikusi nahi aluan sartzen den gizonaren zakilik.  Ez da hori. Inguruko guztia da interesatzen zaidana, Julie amodioa egiten morroi batekin… hain da zerutiarra! hain da ederra. Gorputz perfektua dauka amodioa egiteko, ikaragarri atsegin zait nola uzten duen egin diezaioten baina baita berak iniziatiba hartzen duenean ere, ez baita oso pasiboa ere.

Julie. Begiak ixten ditut… Baina Pierrerekin nagoenean ere ixten ditut. Sentimendura biltzen naiz, senti dezakedan guztia biltzera. Batzuetan Pierrek begiratzeko eskatzen dit, baina oso zaila egiten zait hori.

 

(Jarraituko du)

 

amodioa
Lurrune Pelletier

Nire begietatik ikusten duzuna, ez duzu beste inon kausituko

3 pentsamendu “Beste gizon batekin egin dut amodioa nire senarraren aitzinean (1)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude